Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Sutea dagoenean nola jardun jakiteko Oinarrizko Aholkuak


Lehenik eta behin, ez duzu larritu behar, ez duzu korrika egin behar eta ez duzu arinegi ibili behar.

Sutea zure etxean gertatu bada

  • Sute handi guztiak hasieran sute txikiak izaten direnez gero, sute hori itzaltzen saiatu behar dugu, betiere itzalgailu eramangarri bat eskura badugu
  • Sutea itzali ezin badugu, edo horretarako gai ez bagara, sutea dagoen lekuko atea itxi beharko dugu sutea mugatzeko ahalegina egiteko, eta, horrela, beste eremu batzuetara hedatzea saihestuko dugu. Kea badago, makurtu egin behar dugu sudurra eta ahoa babestuz.
  • Etxetik igaro ahala, ateak itxi behar ditugu eta familiako kide guztiekin atera behar dugu etxetik, etxeko giltzak hartu behar ditugu suhiltzaileei emateko eta haiek errazago sartu ahal izateko. Etxeko atea itxi behar dugu (giltzaz itxi gabe) kea eta beroa eskailera-begira edo hutsunera heda ez daitezen. Ez dugu inoiz igogailua erabili behar.
  • 112 telefono-zenbakira deitu eta bizilagunei jakinarazi etxetik ateratzen garen bitartean.
  • Suhiltzaileei itxaron giltzak eta haiek behar duten informazio guztia emateko.

Sutea beste etxe batean edo eskailera-begian gertatu bada


Hasiera batean, ez da inoiz etxetik atera behar, eta sutea gure etxebizitzaren azpian badago:
  • Ahalik eta gehien babestu behar da ketik (horrek eragiten baititu heriotza gehienak); horretarako, ateak itxi behar dira eta eskuoihal bustiak jarri behar dira zirrikituetan.
  • Urrutien eta eskuragarrien dagoen leihora edo balkoira atera ikus gaitzaten.
  • Egoeraren eta kokapenaren berri eman 112 telefono-zenbakira deituta.
  • Garrak leihoraino iristen badira beste etxebizitza batetik, pertsianak jaitsi behar dira eta leihoak itxi.
  • Suhiltzaileen laguntza iritsi arte itxaron behar da.
  • Kea badago, beste gela batera joan behar da ahalik eta makurtuen, eta sudurra eta ahoa zatar busti batez estalita.

Sutea gure etxebizitzaren gainean badago

  • Etxeko atea ireki behar dugu eta eskailera-begian kerik ez badago, kalera irten behar dugu atea itxi ondoren; aitzitik, kea badago, aurreko kasuan bezala jokatu behar dugu.