Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Zer dira Gizarte Zerbitzuak?



Gizarte Zerbitzuak gizarte-arazo zehatzei aurre egiten dieten programak eta baliabideak barne hartzen dituen sistema da; gizarte-premiei modu integralean erantzuten dien gizarte-sustapen eta -ekintzako zerbitzu eta prestazioen multzoa.

Herritar guztiek indarrean dagoen legeriak aitortzen dituen eskubide sozialak erabat gozatu ahal izatea du helburu nagusi, laguntza profesionalaren bidez eta, hala badagokio, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zerbitzu, prestazio eta baliabide sozialak eskuratuz.

Gizarte Zerbitzuen eskumena Eusko Jaurlaritzaren, Aldundien eta udalen artean banatuta dago, baina Gizarte Zerbitzuen Sistemarako sarbidea bakarra da: Donostian Gizarte Zerbitzuguneak osatzen duten sarea da. Larrialdi egoerean berehalako arreta emateko, Gizarte Larrialdietako Udal Zerbitzua dago zabalik egunero urte osoan zehar.

Nor erabil ditzake Gizarte Zerbitzuguneak?

    • Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemari buruzko informazioa, aholkularitza eta orientazioa behar duten Donostiako pertsona eta/edo familia guztiek.
    • Zuzeneko nahiz gizarte zerbitzu espezializatuen ekintzaren bitartez, autonomia, integrazioa eta ongizate soziala hobetzeko profesional talde baten laguntza eta babesa behar duten pertsonek eta familiek.
    • Ahideek, bizilagunek, eskolek, udaltzainek eta babesgabe egon daitekeen beste edozein edo babesgabetasun sozialean dagoela hautematen badute.

Zer eskaintzen da Gizarte Zerbitzugunetan?

      • Eskaeren eta egoeren informazioa, balorazioa eta orientazioa
      • Kasu bakoitzean egokiak diren prestazioak eta gizarte-baliabideak izapidetzea
      • Aktibatutako esku-hartzeak eta zerbitzuak abian jartzea eta horien jarraipena egitea

Zure Gizarte Zerbitzugunean hitzordua eskatu