Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Gizarte Larrialdietarako Udal Zerbitzua


Gizarte Larrialdietarako Udal Zerbitzuak (GLUZ) urtean 365 egunez eta egunean 24 orduz arreta ematen du. GLUZ zerbitzuaren lana gizarte-langilez osatutako talde tekniko batek egiten du.

Aurrez aurreko arreta 8:00etatik 22:00etara eskaintzen da astegunetan, eta 9:00etatik 21:00etara asteburuetan. Ordutegi horretatik kanpo, larrialdiak Udaltzaingoaren (092) edo SOS Deiak-en (112) bitartez artatzen dira.

Zeri deitzen diogu larrialdia?

Larrialdiak izango dira, baldin eta:
  • Ezusteko gertakari bat bada.
  • Berehalako erantzunik jaso ezean, pertsonen segurtasun fisikoa nahiz psikikoa arriskuan jartzea ekarriko badu berekin.

Adibide gisa...
    • Larrialdia da: genero-indarkeria jasateko arriskua dagonenean edo adin txikikoek edo adinekoek tratu txarrak jasateko arriskua dagoenean; edo, bizi den etxebizitza erre edo eraitsi izanagatik eta hartuko duten senitartekorik edo lagunik ez izanagatik gaua pasatzeko modurik ez dutenen kasua.
    • Ez da larrialdia: epaileak aginduz 5 egunetako epean etxebizitza hustu behar duen familiaren kasua edo sukaldea hondatu eta konpontzeko modurik ez duenarena.
Hau da, egoera oso larria bada ere, berehalako esku-hartzea beharrezkoa ez deneko kasuak ez dira larrialditzat joko. Zure egoera oso larria bada baina larrialditzat jotzen ez bada, deitu zure Gizarte Zerbitzugunera, egoeraren larritasuna jakinaraziz.

Non gaude?

GLUZ zerbitzua Easo Kaleko 41-43an kokatzen da (pasabidean).
Larrialdi bat izanez gero, bertaratu edo deitu 943 48 38 49 telefonora.