Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Udalaren aterpe programak eta baliabideak


Udalak hainbat baliabide ditu bizileku egonkorrik gabeko egoerak arintzeko, eta biizilekua eta oinarrizko premien estaldura eskaintzen die, zirkunstantzia edozein dela ere, bizilekurik edo ohiko etxebizitzarik ez duten pertsonei.

Udalaren Gizarte Abegi Etxea

Udalaren Gizarte Abegi Etxeak bizitoki bat behar duten pertsona guztientzat osatatua eskaintzen du, bereizketarik gabe, etxerik eduki ez edota ordaintzeko bitarteko ekonomikorik ere ez duten pertsonentzat. Oro har, gehienezko egonaldia 5 egunekoa da hiru hilean behin, baina zenbait kasuetan luzatu daiteke, ekipo profesionalaren irizpidearen arabera, baldin eta erabiltzailea gizarteratze prozesu batean dagoen.

24 orduz egoten da irekita egunero.
Nora joan behar da?
Joan zuzenean Mons pasealekua 3ra
Abegi Etxeko telefonoa: 943 32 64 80

Gaueko Aterpea

Gaueko Aterpea bazterkeria-egoeran dauden pertsonei laguntzeko zerbitzua da, bereziki oinezkoei eta etxerik gabeko pertsonei, gaua igarotzeko, gosaltzeko eta norberaren higienerako oinarrizko prestazioak eskaintzen duena.

Modu iraunkorrean zabaltzen da urtean 11 hilabetez (zerbitzua ez da abuztuan ematen), urteko aldi jakin batzuetan indartu badaiteke ere.
20: 00etatik hurrengo eguneko 9: 00etara zabalik mantentzen da.

Nora joan behar da?
Sarbidea Gizarte Larrialdietako Udal Zerbitzuko (GLUZ) profesionalek bideratu ondoren egin behar da.
GLUZeko telefonoa: 943 48 38 49

HESTIA Eguneko Zentroa

HESTIA eguneko arreta-zerbitzua ematen duen zentroa da, etxerik gabeko pertsonentzat. Helburua etxerik gabeko pertsonak egineko topaleku bat izatea da, eguno osoa kalean eman ez dezaten. Era berean, aldaketa prozesu bati ekitea, bizi kalitatea eta autonomia pertsonala nahiz soziala hobetzeko lan egiten da.

Egunero egoten da irekita, baita asteburuetan eta jaiegunetan ere.
- Astelehen, asteazken, ostiral, larunbat eta igandeetan: 10: 00etatik 12: 30tara eta 14: 00tik 19: 00tara.
- Astearte eta ostegunetan: 10: 00etatik 14: 00tara.

Nora joan behar da?
Joan zuzenean Ondarreta pasealekuko 26ra.
HESTIAko telefonoa: 943 46 79 67

Ate Irekien Zerbitzua

Ate Irekien Zerbitzua (AIZ) aldi baterako gaueko ostatu-zerbitzua da; izan ere, hotz-boladak edo meteorologiako egoera bereziki txarrak daudenean irekitzen da. Euskalmetek Gipuzkoako kostaldean izotza egiteko arriskua dagoela ohartarazten duenean aktibatzen da zerbitzua, oro har. Zerbitzua azaroaren 15etik aurrera eskaintzen da, eta martxoaren 31ra arte luza daiteke, lehen deskribatutako baldintzetan.

22: 00etatik hurrengo eguneko 8:30ak arte dago zabalik.

Nora joan behar da?
Joan zuzenean Igeldo pasealekura, 25era (La Sirena aterpetxea).
GLUZeko telefonoa: 943 48 38 49

Larrialdietarako pisuak

Etxebizitza horiek iraupen laburreko edo ertaineko egonaldia behar duten pertsonei eta familiei ostatua eskaintzen diete, larrialdi egoera baten ondorioz bizitokirik ez izateari aurre egin ahal izateko, hala nola hondamendiak, kaleratze judizialak,etab.

Etxebizitza hauetarako sarbidea baldintzatuta dago, Gizarte Zerbitzuetako profesionalek aldez aurretik balorazio eta preskripzio teknikoaren baitan.