Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Laguntza Ekonomikoak


Gizarte Larrialdietarako Laguntzak


Dirulaguntza izaera duten eta ez-adizkakoak diren prestazio ekonomikoak dira. Dirulaguntza hauek ohiko edo ezohiko gastuei aurre egiteko nahiko baliabiderik ez duten pertsonentzat zuzenduta daude. Gastu horiek beharrezkoak dira gizarte-bazterkeriako egoerak prebenitzeko, arintzeko edo saihesteko. Honako gastu hauek hartzen dira halakotzat:
    • Ohiko etxebizitza erabiltzeko eta mantentzeko beharrezkoak diren gastuak.
    • Oinarrizko premiei dagozkien gastuak
    • Ohiko etxebizitza bizigarritasunerako eta oinarrizko ekipamendurako beharrezkoak diren gastuak
    • Aurreko zorpetze-gastuak, adierazitako kontzepturen batengatik
    Onartutako irizpideak 2023

Lan Plan Partekatuaren Plana sustatzeko laguntzak

Donostiako Udalarekin Arreta Pertsonalizatuko Plana sinatu duten pertsonen eta familien oinarrizko premiei erantzuteko eta gizarteratzean laguntzeko unean uneko laguntza ekonomikoak, ez-aldizkakoak direnak.

Kotizazio Gabeko Pentsioa

Pentsio horiek erretiroko edo baliaezintasuneko kotizaziopeko pentsiorako eskubiderik ez duten eta bizirauteko oinarrizko premiei aurre egiteko baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonei zuzenduta daude.

Laguntza Fiskalak

Beste laguntza batzuen ordezko edo osagarri izan daitezkeen dirulaguntzak dira, Gizarte Larrialdietarako Laguntzen eta/edo Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriaren onuradun diren familiei udal-tasa eta -zerga jakin batzuk ordaintzeari aurre egiteko laguntzeko.

Non eskuratu informazio gehiago?

Laguntza ekonomikoak eskatzeko eskatzen diren betekizunei eta baldintzei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, eskatu hitzordua zure Gizarte Zerbitzugunean.