Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Desgaitasuna duten pertsonentzako arreta


Gizarte Ekintzako Zuzendaritzak desgaitasuna duten pertsonei ematen zaizkien zerbitzu eta prestazioen funtsezko eginkizuna da, gure hiriko desgaitasunen bat duten pertsona guztiek erabateko gozamen eskubidea izan dezaten indarrean dagoen legeriak aitortutako gizarte-eskubideak eskuratzeko, laguntza profesionalaren bidez eta, hala badagokio, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zerbitzu, prestazio eta gizarte-baliabideak eskuratuz.

Gizarte Ekintzako Zuzendaritzak Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaintzen dituen programa, zerbitzu eta prestazio sortari buruzko informazioa, orientazioa eta izapidetzea eskaintzen du, gaitasun psikiko, mental, fisiko edo sentsorialak urrituta dituzten pertsonen autonomia pertsonala, askatasuna eta independentzia bermatzeko eta komunitatean erabateko parte-hartzea eta inklusioa bermatzeko.

    • Desgaitasuna eta/edo mendekotasunaren balorazioa
        Gizarte Zerbitzugunetako erreferentziazko profesionalak desgaitasun- eta/edo mendetasun-mailaren balorazioari buruz informatu, orientatu eta eskaera izapidetu ahal izango dizu.
    • Prestazio ekonomikoak
      Gizarte Zerbitzugunetako erreferentziazko profesionalak jaso ditzazkezun laguntza ekonomikoei buruz informatu, orientatu eskaera izapidetu ahal izango dizu.
    • Eguneko zentroak
        Zerbitzu honek arreta indibidualizatu eta integral bat eskaintzen die, egunez, mendekotasun egoeran dauden eta desgaitasuna duten pertsonei, helburu hauek dituela: haien autonomia hobetzea edo mantentzea, haien muga funtzionalak konpentsatzea, eta eguneroko bizitzako jardueretan laguntzea, gizarteratzen eta bizi kalitatea hobetzen lagunduz.
    • Egoitza-baliabideak
        Zerbitzu bat da, ostatua, laguntza eta eguneroko bizitzako jardueren gainbegiratzea eskaintzen dizkiena ezgaitasuna duten pertsonei, beren autonomia eta garapen pertsonala sustatzeko, gizarteratzen eta bizi kalitatea hobetzen lagunduz.

Nola izapidetu daitezke?

Desgaitasuna duten pertsonentzako programen, zerbitzuen eta prestazioen eskaera udaleko Gizarte Zerbitzuen bidez izapidetzen da.

Zure Gizarte Zerbitzugunean hitzordua eskatu