Cristina Lagé Manich Kargua: Aniztasuneko, Inklusioko eta Berdintasuneko zinegotzia. Hirugarren alkateordea
Informazio orokorra
Bartzelonan jaioa, 1966an. Filologia Hispanikoko ikasketak egin zituen Bartzelonako Unibertsitatean. Harreman Publikoetako diplomaduna da, eta Protokoloko masterduna.
Donostian bizi da 1994az geroztik. Bere bizitza profesionala ekitaldien antolaketaren, turismo hartzailearen, marketinaren eta publizitatearen arloan garatu du, baita enpresaren kudeaketaren eta zuzendaritzaren arloan ere.
Ostalaritzaren sektorean lan egin du.
2019-2023ko agintaldian, Turismo Jasangarriko zinegotzi ordezkaria izan zen. 2023ko maiatzeko hauteskundeetan zinegotzi hautatu, eta Aniztasuneko, Inklusioko eta Berdintasuneko ordezkaritza hartu zuen bere gain.