Donostiako Udal Artxiboaren helburu nagusia Udalak 1813tik aurrera bere eginkizunetan sortu eta jaso dituen agiriak biltzea, antolatzea, gordetzea eta zabaltzea da. Izan ere, urte hartako abuztuaren 31n hiria suntsitu zuen sutean ordura arteko dokumentazioa erre zen. Artxiboak 1.725 bat metro lineal hartzen ditu gutxi gorabehera gaur egun.