Aurrekontu parte-hartzaileen emaitza
Kontxako bidegorria babesteko proposamenak jaso du boto gehien
3.560 donostiarrek 17.800 boto eman dituzte 2019ko udal aurrekontuaren 2.700.000 euro zertara bideratzera erabakitzeko. Horietatik 700.000 euro Ekialdeko Barrutiko proposamenentzat izango dira. Bozketa urriaren 8an hasi zen eta bart amaitu zen. Bertan, parte hartu dute 1.491 gizonek eta 2.069 emakumek.
Parte-hartze gehien izan duten auzoak segidakoak dira: Amara Berri, Altza, Erdialdea, Intxaurrondo eta Aiete. Eta 30 eta 49 urte bitarteko pertsonak izan dira gehien bozkatu dutenak.
Eta boto gehien jaso dituzten proposamenak jakinarazteko agerraldia egin dute Partaidetza zinegotzi Duñike Agirrezabalagak eta Ogasun zinegotzi Jaime Dominguez-Macayak.
Zinegotziek azaldu dutenez, horiek izango dira, hasiera batean, aurrekontuetan sartuko diren proiektuak.
Informazio gehiago Donostiako Guztion-Artean web gunean.
2018/10/22-an argitaratua