Ingurumena zaintzen Amarako Haurtxokoan

Kontakatilu programaren barruan, Cristina Enea Fundazioaren laguntzarekin

Inprimatu
Whatsapp ikonoa



Ernest Lluch dagoen Amarako Haurtxokoan Ingurumenaren Munduko Eguna ospatuko dugu ekainaren 7an, 17:00etatik aurrera.

Cristina Enea Fundazioaren laguntzarekin Ingurumena zaintzen ekimena antolatu dugu, Haurtxokoak eta Ernest Llucheko liburutegiaren haur sailak elkarrekin eramaten dugun Kontakatilu programaren barruan.

Gerturatzen diren haurrek, haurtxokoan bildu ondoren, natura zaindu beharraren garrantziaz jabetzeko, kultur etxearen inguruan dagoen zelai batera joango dira bertan aurkitzen den natura behatzera eta aztertzera.

Ondoren, haurtxokora bueltatu eta Poltsikoko baratzak ekintza burutuko dute. Horren bidez, hiriko nekazari amateur txiki bihurtuko dira. Nekazaritzari buruzko zenbait kezka argitu eta etxeko balkoi eta terrazak hiriko baratze txiki bihurtzeko ideiak emango zaizkie. Lurrarengana gerturatu eta naturaren zikloak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute.

Aukera ederra ongi pasatzeko, ikasteko eta ingurumena zaintzearen garrantziaz jabetzeko!


2017/05/31-an argitaratua