Kultur proposamenak jasotzeko deialdi irekia Kontadoresen

2018ko otsailaren 15etik 28ra bitartean, www.kontadores.eus webgunearen bidez

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Kultur proposamenak jasotzeko epea ireki du Kontadoresek 2018ko otsailaren 15etik 28ra bitartean, www.kontadores.eus webgunearen bidez

Kontadores Zentroak jarduera artistikoak eta kulturalak programatzeko proposamenak jasotzeko deialdia ireki du. Deialdi honen helburua da bultzatzea hemengo eta gazte izaerako sormen prozesuak, eta proposamen berriak integratzea Kontadoreseko eremuan.

Onartuko dira laborategiak edo lantegi trinkoak (LABORATEGIAK) edo/eta arte biziekin erlazionaturiko pieza eszenikoak (ESZENA) gauzatzeko proposamenak. Esteka honetan topa dezakezu informazio gehiago eta parte hartzeko oinarriak: https://kontadores.eus/eu/parte-hartzeko-oinarriak

Parte hartzeko, Kontadoreseko webgunearen bidez, jarraian dagoen eskaera-inprimakia bete behar da: https://kontadores.eus/eu/guri-buruz/kultur-proposamenak

Epeak


Proposamenak aurkezteko epea 2018ko otsailaren 15etik otsailaren 28ra arte egongo da zabalik, bi data horiek barne harturik. Dokumentazioa online aurkeztu behar da, aipatutako eskaera-inprimakiaren eta kontadores@donostia.eus helbidearen bidez.

Hautaturiko proposamenak


Kontadoresek egingo du proposamenen balorazioa eta jarriko da harremanetan izena-eman duen pertsona edo taldearekin. Hautaturiko proposamenek ekimena garatzeko eta produzitzeko aurrekontu bat izango dute. Era berean, Kontadoresek ekimenaren sustapena egingo du online eta offline kanalen bidez.

Informazio gehiago


Informazioa eta argibide gehiagorako jarri gurekin harremanetan: kontadores@donostia.eus / T: 943483476

2018/02/19-an argitaratua