Loiolan eta Egian bilerak Astiñene zubiaren egoera azaltzeko

Donostiako alkate Eneko Goiak eta inplikatutako departamentuetako hainbat teknikarik Loiola eta Egiako auzotarrekin bilerak egingo dituzte azaroaren 24ean eta 30ean.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako alkate Eneko Goiak Loiola eta Egia auzoetara joango da azaroaren 24ean eta 30ean Astieñene zubiaren konponketari buruzko informazioa eta hartutako erabakien berri ematera. Alkatearekin batera, bilera horietan zubiaren konponketan inplikatutako departamentuetako hainbat teknikarik parte hartuko dute.

Bilerak Herri-Partaidetza departamentuak antolatu ditu eta irekiak izango dira. Lehenengoa, ostiralean, hilaren 24ean, 19:00tan egingo da Loiola auzoko Kultur Etxean.

Egiako auzotarrekin bilera, aldiz, hilaren 30ean, ostegunean, 19:00tan izango da, Aitor Ikastolan (Konkorrenea).

2017/11/22-an argitaratua