Udalak Sade-ri bilera eskatuko dio Arte Ederren eraikinaren erabilerak aztertzeko

Donostiako alkate Eneko Goiak esan du, Eusko Jaurlaritzaren erabakiak 2014ko unera itzultzen gaituela, hain zuzen ere, EHOPB onartu zen unera.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako alkate Eneko Goiak Eusko Jaurlaritzaren erabakiari buruzko adierazpenak egin ditu. Eusko Jaurlaritzak erabaki du Euskal Autonomia Elkartearen Auzitegi Nagusiaren epaiari helegitea ez egitea, eta Arte Ederren eraikina babesteko espedientearekin ez jarraitzea.

Horren harian, Goiak honakoa esan du: "Eusko Jaurlaritzaren erabakiak 2014ko unera itzultzen gaitu, hain zuzen ere, EHOPB onartu zen unera. Orduan eraikinari babes mota bat eman zitzaion, hain zuzen ere, hainbat erabilerarekin bateragarria den babes mota".

Ildo beretik, aditzera eman du, behin Eusko Jaurlaritzaren iritzia jakinda, Sade-ri bilera eskatuko diola - Sade eraikinaren jabea da - erabilera motari buruz hitz egiteko, hain zuzen ere, eraikinak duen babesarekin bateragarriak diren erabilerak aztertzeko.

Hortaz, Eneko Goiak gogorarazi du, babesak, alde batetik, alaka mantentzea eskatzen duela eta, bestetik, alboetan hainbat aldaketa egiten baimentzen duela erabilerarekin bateragarriak izateko. Gogoan izan, hasieran zinematografoa izan zela, baina egun jarduera horrek ez du merkataritza-irteera erraza.

Horrenbestez, Goiak azpimarratu du, Udalaren helburua dela eraikinaren babesa - balio handiko eraikina da hiriarentzat - eta erabilera uztartzea.

2017/05/12-an argitaratua