EMUSIK 2017 jaialdia maiatzaren 4tik 6ra izango da Donostian

Udalaren Musika eta Dantza Eskolako 700 ikasle inguruk hartuko dute parte

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostiako Udalak, iaz bezala, EMUSIK jaialdia antolatu du maiatzaren 4tik 6ra, Antzoki Zaharrean eta Blas de Otero Plazan. Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako 700 ikasle inguruk hartuko dute parte dute Banda Txiki, Orkestra Txiki, Abesbatza Gaztea, Dantza Klasikoa eta Konbo taldeetan.

Musika eta dantza ekitaldiez gain, hiru egunetan zehar Argazki Rally-a eta txikientzako Marrazki Lehiaketa egingo dira.

2016 Hiriburutzako, Kulturako, Euskarako eta Hezkuntzako zinegotzi Miren Azkaratek azpimarratu du: “EMUSIK 2017 jaialdiak musika eta dantza eskolen topagunea izan nahi du”.

Bestalde, zinegotziak adierazi du “2.000 ikasle dituen Eskolaren lana eta jardueren erakusleihoa izango dela EMUSIK donostiarrentzat”.

Maiatzaren 4an, 20:00etan, Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoek gidatutako Emusik jaialdiaren irekiera ekitaldia egingo da, Antzoki Zaharrean. Marrazki lehiaketaren irabazleen izenak ezagutuko dira bertan.

Maiatzaren 5ean eta 6ean, Blas de Otero Plaza hainbat jarduera antolatu dira 17:00etatik 22:00etara.

EMUSIK 2017- Argazki Rally-a


Maiatzaren 4an eta 5ean izango diren emanaldien argazkiak jasoko dira argazkirallya@donostiaeskola.eus helbidean. Edonork parte har dezake bere telefono zein argazki kamera erabilita.

Sari banaketa maiatzaren 6an egingo da arratsaldeko 19:00etan.
  • 14 urte artera arte: 50 euroko bonoa ELKAR dendan
  • 15 urtetik gora: 100 euroko bonoa ELKAR dendan

EMUSIK 2017- Marrazki lehiaketa


12 urtera arteko Donostiako Udal Musika eta Dantza eskolako ikasleek parte hartu dute eta Musika edo Dantzarekin zer ikusia duten marrazkiak aurkeztu dituzte apirilaren 28ra arte. Sari banaketa: Maiatzaren 4ean Antzoki Zaharrean arratsaldeko 20:00etan.

Egitaraua:


MAIATZAK 4 - ANTZOKI ZAHARRA

Arratsaldeko 20:00etan hasiko da emanaldia. Sarrerak lortzeko ostiralean bertan goizez 10:00etatik 13:30etara eta 19:00etan Antzoki Zaharreko leihatilan lor daitezke (pertsona bakoitzeko bi sarrera jaso daitezke).

Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoak egingo dituzte gidaritza lanak eta Donostiako Udal Musika eta Dantza Eskolako Banda Txiki, Dantza Klasikoko ikasleak eta amaitzeko Konboak izango dira ilunabarra girotzen.

MAIATZAK 5 - BLAS DE OTERO PLAZA
  • 17:00-17:30 Trikitilariak + Txistulariak + Euskal Dantzak
  • 17:30-18:00 Gitarra taldea
  • 18:00-18:30 Atotxako Flautistak
  • 18:30-19:00 Banda Txiki
  • 19:00-19:30 Banda Gazte
  • 19:30-20:00 Orkestra Gazte
  • 20:00-20:30 Abesbatza
  • 20:30-21:00 Dantza Klasikoa
  • 21:00-22:00 Big Band

MAIATZAK 6 - BLAS DE OTERO PLAZA
  • 17:00-17:30 Trikitilariak + Txistulariak
  • 17:30-18:00 Klarinete Ensembleak
  • 18:00-18:30 Orkestra Txiki
  • 18:30-19:00 Banda Heldu
  • 19:00-19:30 Argazki Rallyaren sari banaketa
  • 19:30-20:00 Dantza Garaikidea
  • 20:00-22:00 Konboak

Blas de Otero plazan musika eta dantzez gain txozna bat ere izango da eta MusikOporrak-eko lagunak ere izango dira txikitxoentzako jolasekin.

2017/05/03-an argitaratua