Onartuta Urumeako uholdeetatik babesteko fase berria

Udalak hitzeman du 1.500.000 euro gehiago jarriko dituela, udal ekarpena 16.500.000 eurora handitzen

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Hirigintza Sostengagarriko, Etxebizitzako eta Hiri Proiektuetako zinegotzi ordezkari Enrique Ramosek iragarri duenez, lankidetza hitzarmen bat sinatu dute Donostiako Udalak, Uraren Euskal Agentziak eta Añabeko Uren Mankomunitateak, Donostiako Martutene auzoa Urumea ibaiaren uholdeetatik babesteko Proiektuko 2. fasea abian jartzeko. Enrique Ramosek adierazi duenez, hitzarmen horretan udal Gobernuak hitzeman du 1.501.953,40 euro gehiago jarriko dituela, alde hartan behin eta berriro izaten diren uholdeak galarazteko. Ia zenbateko osoa onartuta du, dagoeneko, Gobernu Batzarrak.

2014ko ekainaren 9an Uraren Euskal Agentziak eta Donostiako Udalak sinatu zuten hitzarmena ordezten du itun honek” —azaldu du Enrique Ramosek— “Añarbeko Urak erakundeak parte hartzeko, azken honek proposatu baitzuen esku hartzea aprobetxatzea eragindako aldean hondakin ura jasotzeko sistema birmoldatzeko, hala, merkeago gertatzeko eta bi eragiketei heltzearen eragozpenak murrizteko”. Gainera, udalak diru gehiago jartzeari esker, alde urbanizatuetako ura drainatzea bermatuko da, Apostolutza aldean ekaitzetarako andel bat jartzeari esker euri ura metatu ahal izango baita, auzoa urez bete gabe, alde horrek erraz izaten baititu uholdeak, ibaiak gora egiten duelako”.

Enrique Ramosek adierazi duen moduan, “orain arte Donostiako Udalak 6 milioi euro izendatu zituen proiektuko lehenengo faserako, 9 milioi euro bigarren fasea garatzeko erabiliko dira, eta aurreko asteartean onarturiko milioi erdiari gehituta, guztira, 16.500.000 euro erabiliko diru udal Gobernuak Urumea ibaiko uholdeetatik babesteko proiektuan.
Zinegotzi sozialistaren ustez, azken ekarpenak “agerian jartzen eta berresten du Urumea arroako auzotarrekiko eta inguru hartako segurtasunarekiko konpromisoa, hiri berrikuntza handia ekarriko baitu, ibaia bideratzeak pabiloi zaharrak botatzea ekarriko duelako, bai eta oinezkoentzako pasealeku berriak prestatzea ere, horrek guztiak alde hura osorik berritzen lagunduko duelarik”.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburu Iñaki Arriola sozialista behin eta berriro berretsi du Ura agentziak Urumea ibaiko uholdeetatik babesteko lanekin duen konpromiso sendoa, proiektua jo duelarik “ibaiak arautzearen esparruan abian dugun egitasmo garrantzitsuenetako batzat. Kostuagatik —guztira, 35 milioi baino gehiago—, eta, batez ere, Donostiako alde horretan izango duen eraginagatik”.

2018/10/11-an argitaratua