Baditugu Donostiako Instant1ean Lehiaketako irabazleak!

Instagram sare sozialaren bidez eraman da aurrera lehiaketa hiriko Gaztelekuetan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

DAGOENEKO BADAKIGU ZEINTZUK DIREN DONOSTIAKO INSTANT1EAN LEHIAKETAREN IRABAZLEAK!

Instagram bidezko lehiaketa Donostiako Gazteleku guztietan bizi-bizirik egon da




Donostiako Gaztelekuetako neska-mutilek argazkiz bete dute Instagram, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak gipuzkoar gazteentzat antolatutako Instant1ean lehiaketan parte hartzeko. Guztira, Donostian, 200 argazki inguru igo dituzte sarera. Donostiako Gazteria Sailak gure hirira ekarri nahi izan du lehiaketa; Donostiar gazteen argazkiak bozkatzeko aukera eman ondoren, auzo bakoitzeko irabazleak izendatu dituzte (taldeka eta banaka):

- Aiete banaka: @anderscp13
- Amara banaka: @_ainaracalvo
- Amara taldeka: The Queens
- Antiguo taldeka: Jandugame
- Bidebieta banaka: @anniuskadark_8
- Egia banaka: @adriana_c_s
- Egia taldeka: Primis Taldea
- Gros taldeka: Laukizuzena
- Intxaurrondo banaka: @o_onin_xd
- Martutene banaka: @mjllamas688
- Martutene taldeka: Powergirls

Guztira, 11 taldek 55 argazki aurkeztu dituzte, 6 auzotan; eta banaka 130 argazkitik gora aurkeztu dira, 5 auzotan.

Gazteria Sailak sari banaketetarako ekitaldietara gerturatzeko deialdia egin du:


-Maiatzak 27: Antiguako Gaztelekuan
-Ekainak 1: Egiako Gaztelekuan
-Ekainak 2: Amara, Gros, Intxaurrondo eta Martuteneko Gaztelekuetan
-Ekainak 3: Aieteko Gaztelekuan

Azkenik, aipatu beharra dago Gipuzkoako Foru Aldundiak antolaturiko lehiaketari dagokionez, Instant1ean Fest! Ni ere #sareanONdo! Eta zu?jardunaldia eta Instant1ean lehiaketako sari-banaketa izango direla ekainaren 10ean, arratsaldeko 17:30ean, Tabakalerako Kutxa Kultur gunean (Donostia).

Informazio gehiago: HEMEN

2017/05/29-an argitaratua