Donostia Moda Klusterrak salmentarako guneak eskainiko dizkie bertako diseinatzaileei

Izena emateko epea zabalik

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Ekonomia Sustatzeko Zinegotzigoak, Donostia Sustapeneko Donostia Moda Klusterraren bidez, hautatutako hainbat sortzaileren eskura berriz jarriko du aldi baterako moda gune bat merkatal zentro batean.
Bertan, diseinatzaileek 2018-2019 udazken-neguko bildumak erakusgai jarri eta saldu ahal izango dituzte, doako gune batean, Garbera merkatal zentroko erdialdean. Jarduera honekin, desberdina eta bertakoa den produktu bat nabarmendu nahi da, eta baita Donostiako markak eta diseinatzaileak sustatu ere.

Ernesto Gasco Ekonomia Sustapena, Merkataritza, Ostalaritza eta Turismo Saileko zinegotziak zera adierazi du: "benetako salmenta gune hau eskaintzen jarraitu nahi diegu Donostia Moda Klusterraren esparruan gurekin lan egiten ari diren bertako diseinatzaileei, egiaztatu dugulako euren markekin lortzen duten ikusgarritasuna eta proiekzioa benetan ona dela. Horrez gain, stand hauetan salmentak igotzea lortzen dute eta hura oso lagungarria da euren negozio ildoetarako

Irailak 19, izena emateko epea zabalduko da, Donostia Sustapeneko web orrian, irailaren 27ra arte. Honako hauek izango dira hautaketa irizpide orokorrak:

2018/09/21-an argitaratua