Zigorra DBUS-eko gidari bati eraso egiteagatik

Donostiako Lau zenbakiko Instrukzio Epaitegiak zigorra ezarri dio Dbus autobusen udal konpainiako gidari bati eraso egin zionari, haren kontrako lesio delitu arinak eragiteagatik.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Gertaerak pasa den abenduaren 21ean gertatu ziren, motor gidari batek 13-Altza lineako autobus bateko gidaria iraindu eta eraso egin zionean trafiko gertakari batengatik, autobusa martxan zegoela. Erasoaren ondorioz, gidariak lesioak eduki zituen lepoan.

Epaiketan, Dbuseko langileak Konpainiaren zerbitzu juridikoen laguntza legala eduki du. Zigorrak ezartzen du erasotzaileak 600€ ordaindu beharko dizkiola autobus gidariari lesio delitu arinarengatik eta 1.400€ gehiago erantzukizun zibilagatik. Epai hori batu egiten da abenduan Dbuseko beste langile bati egindako erasoagatik martxoan langile horren alde ebatzi zen zigorrarekin.

Dbusek eta Donostiako Udalak babesa erakutsi nahi diote langileari, eta epaiagatik pozik daudela adierazi. Era berean, berriro gaitzesten dute Konpainiako langileen aurkako edozein biolentzia mota eta azpimarratzen dute langileak errespetatu beharra dagoela beren zereginetan ari direnean.

2017/05/03-an argitaratua