2017. urtea.Nakbak dirau.

Nakbak (hondamendia) 1948ko maiatzaren 15a ekartzen digu gogora, mugimendu sionistak, Europa eta Estatu Batuen konplizitatearekin, Israelgo estatua Palestinako lurraldean sortu zuen unea.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa





Nakbaren (hondamena) egunak gogora ekartzen du 1948ko maiatzaren 15ean, mugimendu sionistak, Europaren eta AEBen laguntzari eta konplizitateari esker, Israelgo estatua sortu zuela Palestinan, triskantzak eginez, hango biztanleen % 70 baino gehiago botaz eta haien ordez kolonoak jarriz, eta Palestina suntsituz. Gaur egun 5 milioi errefuxiatu edo desplazatu daude estatu barruan, baina Israelek ukatu egiten die itzultzeko eskubidea.

Nakbaren eguna dela eta, Biladi eta Sodepaz elkarteek, Donostiako Udaleko Lankidetza atalaren laguntzarekin, Anis Hawariren hitzaldi bat antolatu dute. Anis Hawari 48ko palestinar errefuxiatua eta Palestinako Biladi elkarteko kidea da. Hitzaldia Liburutegi Nagusian (San Jeronimo kalea) izango da, 19:30ean.

Donostiako Udalak Palestinako bandera jarriko du astelehen honetan udaletxeko balkoian, Palestinako herriari elkartasuna adierazteko.

2017/05/15-an argitaratua