Igeldoko Toki Entitate Txikia kontsulta: bozka eman dezaketen erroldatuen zerrenda

Erreklamazioak aurkezteko epea martxoaren 12an amaitzen da.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako udalbatzak 2024ko otsailaren 22an onartu du Igeldoko Entitate Txikia sortzeko proiektua. Prozedurari jarraituz, apirilaren 14an igeldotarrek entitatea sortzeari buruz duten iritzia kontsulta bidez jasoko da: apirilak 8-12 artean boto aurreratua erabiltzeko aukera egongo da ere.

Kontsultan parte hartu ahal izateko baldintzak

  • Igeldon 2024ko otsailaren 22a baino lehen erroldatua egotea (otsailaren 22a barne).
  • 2024ko otsailaren 22a baino lehen 16 urte beteta izatea (otsailaren 22a barne).

Konsultaren galdera eta prozedura

Kontsultaren galdera honakoa izango da:

Ados al zaude Igeldoko Toki Erakunde Txikia sortzearekin?
  • Galdera honi BAI edo EZ erantzun ahal izango zaio Udalak berariaz prestatutako boto paper batean eta beste hauteskundeetan bezala gutun-azal itxi baten barruan sartu beharko da.
  • Emandako botoan bi erantzun horietariko bat ez bada aukeratzen, zurian emandako bototzat hartuko da.
  • Igeldoko Itsas Aurre eraikinean egongo da boto kutxa
  • Bozkalekua 9:00etan irekiko da, eta 20:00etan itxi.
  • Kasu guztietan bozketa aurrez aurrekoa izango da
  • NAN, Pasaportea (argazkiarekin), NIE edo gidatzeko baimena (argazkiarekin) aurkeztu beharko da.
  • Ez da egongo botoa eskuordetzeko aukerarik.

Kontsulta egunean bertaratu ezin dutenek boto aurreratua egiteko aukera izango dute: Apirilaren 8 eta 12 artean hitzordua eskatu beharko dute Herritarren Partaidetza Zerbitzuan (943481356, udala_partaidetza@donostia.eus emailean) eta hitzordua adostu eta gero Easo kalea 43-1. solairura bertaratu beharko dute aipatutako dokumentazioa aurkeztuz.

Nola jakin nork duen bozkatzeko eskubidea?


Kontsultatu igeldoko kontsultan botoa eman dezaketen pertsonen errolda

Erreklamazioak aurkezteko epea martxoaren 12an amaitzen da. Udalinforen bulegoetan edo udal webgunea erabiliz aurkeztu ahal izango dira

Igeldoko Toki Erakunde Txikia sortzeko prozesuari buruzko informazio gehiago www.donostia.eus/auzhartu webgunean aurkituko duzu

2024/03/06-an argitaratua