Tokiko Gobernu Batzarrak onartu dituen gaiak

Añorgako Geltokia, Zurriola Maritimo, Zarataren aurkako plana, Marrus baratzeak, Euskara dirulaguntzak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Añorgako Geltokia


Tokiko Gobernu Batzarrak behin betiko onartu du Añorgako Geltokia azpieremuaren Hiri Antolamenduko Plan Berezia, ingurumen-azterketa estrategikoarekin batera. Eremu horretan 248 etxebizitza unitate inguru garatzea aurreikusten da; horietatik 46 babes sozialekoak izango dira, 46 etxebizitza babestu tasatuak eta 156 libreak.

Añorgako Geltokia azpieremuak 39.183 m2-ko azalera du, eta Añorga Txiki hirigintza-eremuaren barruan dago, bertara sartzeko bidearen eta ekialdetik mugatzen duen Euskotrenen bidearen artean, zati batean trenbidea integratuz.

Hauek dira onartutako dokumentuaren helburu nagusiak:
    • Añorga Txiki hirigunean integratutako bizitegi-garapen berriaren aurreikuspena
    • Eremuaren zuzkidurak birkualifikatzea, ekipamendu berriak antolatuz, hiri-multzoarentzako erlazio-plaza batekin.
    • Añorgako erreka aire zabalean irekitzea, gaur egun lurperatuta dagoen zatian.
    • EuskoTrenen geltokia Añorga Txikira hurbildu eta integratzea.

Zurriola Maritimo


Tokiko Gobernu Batzordeak erabaki du Gipuzkoako Kosten Zerbitzu Probintzialari jakinaraztea Donostiako Udalak berariaz onartzen dituela Zurriola Maritimo eraikinaren emakida aldatzeko ezarritako baldintzak, eta, aldi berean, eskatutako dokumentazioa bidaliko duela.

Zarataren aurkako plana


Tokiko Gobernu Batzarrak Donostiako aglomerazioen zarataren aurkako ekintza-plana egiteko laguntza teknikoa kontratatzeko espedientea onartu du.

Lizitazioaren aurrekontua 45.000 €-koa da eta gauzatzeko epea 150 egun naturalekoa, nahiz eta lizitatzaileek epe hori murrizteko eskaintza egin ahal izango duten.

Marrus baratzeak


Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du K1 Ekopaisaia, SLL enpresari esleitzea Marrus baratzeak berregokitzeko proiektua (2.0 fasea) burutzeko obren kontratuaren 2. lotea. Esleipenaren prezioa 130.074 eurokoa da eta gauzatzeko epea 2 hilabetekoa. Loteak ondoz ondokoak izan behar dira; beraz, ezin izango dira 2. loteari dagozkion lanak egiten hasi 1. loteko lanak amaitu arte.

Proiektuak bi obra-lote bereizi ditu baratzeak modu seguruan martxan jartzeko. Bigarren lote hau "Baratze eremuaren egokitzapena" da. Baratze garbien gainean zuzenean egin beharreko jarduerak biltzen ditu, urteetan erabili gabe egon ondoren martxan jarri ahal izateko eta egurrezko biltegi berri bat jartzeko.


Proiektuaren emaitza hesitutako gune bat izango da, eta horren barruan bereizi egingo dira lurrez eta lorategiz estalitako lurraren zati bat eta baratzeen banaketa berriaren beste zati bat.

Euskara dirulaguntzak


Tokiko Gobernu Batzarrak hiriko establezimenduetako kanpoko edo barruko errotuluak euskaraz edo euskaraz eta gaztelaniaz jartzeagatik dirulaguntzak emateko oinarriak onartu ditu. Udalak 10.000 € bideratuko ditu dirulaguntza horietara.

Era berean, Donostian euskararen normalizaziorako jarduerak egiteko dirulaguntzak ematea onartu da, guztira 16.000 €-ko aurrekontuarekin.

2024/04/09-an argitaratua