Guztia prest SEMGek Donostian azken 15 urteetan izandako kongresurik handiena egin dezan

Familia-mediku eta Mediku orokorren Espainiako Elkartearen (SEMG) hitzordurik esanguratsuenean 4000 lagun inguru bilduko d Donostian.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostia Tursimoa & Convention Bureauren Gida Planaren ardatz estrategikoaren baitan kokatzen da nazioartekotze eta urtaroaren araberakoa ez izatearen estrategia lagunduko dituen Kongresu-turismoa bultzatzea. Kongresuak hazkunde gehieneko segmentuak dira, baita kuantitatiboki balio handia eskaintzen duten jarduera ere, lurraldearen dinamizatzaile ekonomikoa hain zuzen. SEMG kongresuak gutxi gorabehera 3 milioi euroko eragin ekonomikoa izan dezake hirian. Kalkulua gau-igaroaldi kopuruaren arabera egin da, oinarrian kongresuko partaide bakoitzak 350 euro inguruko gastua egiten duela kontuan izanik (ostatua, zerbitzuak eta gainerako gastuak).

Lehen Alkateorde Ernesto Gascok, bere poza azaldu du SEMG-en moduko kongresu bat Donostian egiteak suposatzen zuen erronka betetzeagatik. Bere hitzetan “3000 pertsona inguru bilduko ditu 3 egunetan, eta sektore profesionalari zuzenduta dago, Donostiako irudiak dagoeneko duen irudi prestigiotsua indartuz.”. Ernesto Gascok, halaber, ekitaldi medikuak sortuko dituen onura ekonomikoak azpimarratuko ditu: “onura ekonomiko horiek metrópoli-barruti osoan nabarituko dira, Hondarribiatik Zarautzera eta barnealdetik Tolosara”.

2017/05/17-an argitaratua