Gonzalo Soruco Boliviako IPTK erakundearen plangintza eta proiektuen arduradunaren bisita

Gonzalo Soruco Boliviako gaur egungo egoera sozial, ekonomiko eta politikoaren inguruan eta nazioarteko lankidetzaren garrantziari balioa berri eman du

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Lankidetza udal ataletik 2013an Indartzea egoera ahulean dauden Sucre udalerriko 6. eta 7. barrutietako gizon-emakumeen ekoizpen eta antolamendu sarea, proiektua babestu zen GGKE TAU fundazioaren eskutik. 2015 eta 2016ean baita ere, TAU Fundazioaren eskutik, “Colquechaca udalerriko emakumeak antolamendu eta ekoizpen aldetik indartzea” proiektua babesten da

Gonzalo Soruco, Boliviako IPTK gobernuz kanpoko erakundearen plangintza eta proiektuen arduradunak ostegun honetan aukera izan du udaleko talde politikoen ordezkariei bere bisitaren helburua aurkezteko

Batetik Informazioa ematea Boliviako gaur egungo egoera sozial, ekonomiko eta politikoaren inguruan eta azken urteetan Evo Moralesen Gobernuak ezarritako politiken inguruan, eta bestetik, Donostiako Udalak finantzatutako proiektuetan parte hartzen duten familia nekazari eta migratzaileek lortutako aldaketen eta eraginen berri ematea eta ikusgai egitea, eta nazioarteko lankidetzaren garrantziari balioa ematea.

Irudi galeria

    2017/06/02-an argitaratua