UDA 2017 Kanpaina: eskaintza zabala udan kirolaz gozatzeko

Aurretiko izen-emateak maiatzaren 8tik 11ra egin ahal izango dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Aurten parte hartzen duten hiriko 45 kirol erakundeek prestatutako kirol eskaintza zabala daukan UDA-2017 kanpainaren aurkezpena egin du gaur Donostia Kirolak. Ekainaren 5ean hasiera emango zaie ikastaroei eta irailaren 29ra arte luzatuko dira.

Jardueretako eskaintza


Donostiarrek udan hirian dagoen kirol eskaintza osoa aurkitu ahal izango dute UDA Kanpainan. Era honetan, kanpaina honen barruan sartuko dira klubek udan urtero antolatzen dituzten kirol jarduerak (gehien bat aire librean egiten direnak) eta baita udaleko kirol instalazioetan egiten direnak ere (batez ere igerileku eta gimnasioetan).

Eskaintza bi multzo handietan banatu da: 16 urte arteko eskolaumeei zuzendutako eskaintza, alde batetik; eta, beste alde batetik, gazte zein helduei zuzendutakoak.

UDA Kanpainan udako kirol eskaintza osoa integratu egin da. Beraz, pilates, aerobika, jumpfit, mantentze gimnastika, ziklo-indoor eta abarreko jardueretako hilabete edo hiruhilabeteko ikastaroak eskainiko dira ere. Areto jarduera hauek ekainaren 5ean hasiko dira eta, beraz, hauetarako izenematea maiatzaren 2ra aurreratu da; halere, izenemate hauek aurrez aurre baino ezin izango dira egin.

Izenemateko sistema.


Azken urte hauetan egindako izenemate sistemarekin jarraituko da, bi fasetan diseinatuta dagoen sistema: aurretiko izenemateko fase bat (eskainitako jarduera gehienak sartuko direlarik honetan), maiatzaren 8tik 11ra egingo dena. Fase honetan ikastaro bakoitzeko pertsona bakoitzak aurretiko izenemate bakarra egin ahal izango du, nahiz eta pertsona berak gehienez lau ikastaro ezberdinetan eman ahal izango du izena.

Aurre-izenemateak egin ahal izango dira internet-en bidez (www.donostiakirola.eus) eta baita presentzialki ere, erakunde antolatzaileek jarritako bulegoetan.

Aurten taldekako izenemateak egiteko aukera ere jarraituko da, ikastaro bakoitzerako lau pertsonak, gehienez, aurretiko izenemate bat osatu ahal izango dute. Taldekako aurre-izenemate hau zenbaki bakar batekin hartuko du parte zozketan, eta bere emaitzak taldeko kide guztiei eragin egingo die.

Egindako aurretiko izenemate guztiek maiatzaren 12an egingo den zozketa batean parte hartuko dute, eta, plaza lortzen dutenek astebeteko epea izango dute ordainketa egin ahal izateko eta, beraz, plaza egiaztatzeko (ordainketa Donostia Kirola-ren web orriaren bidez edo aurrez aurre klubek jarritako bulegoetan egin ahal izango da).

Bigarren faseari maiatzaren 29an hasiera emango zaio, egun horretatik aurrera plaza libre dauden ikastaroetarako izenemateak egin ahal izango direlarik. Izenemate zuzen hori egin ahal izango da ere Internet-en bidez (jarduera gehienetan) edo jarduera antolatzen duen klubaren bulegoetan bertaratzen ere.

2017/05/03-an argitaratua