Habanako (Kuba) Historialariaren Bulegoaren ordezkariekin egindako topaketa

Habanako Historialariaren Bulegoaren ordezkariek gure hiria bisitatu dute, bi helbururekin.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Habanako Historialariaren Bulegoaren ordezkariek gure hiria bisitatu dute, bi helburu zituztela. Alde batetik, beren proiektua aurkeztea: “Habanako hirigune historikoan gizarte-arreta emateko programa indartu eta dibertsifikatzea“ (Donostiako Udalak laguntza emango dio proiektu horri Euskal Fondoaren bidez). Bestetik, Gureak Taldearen arduradunekin hainbat bilera egitea, in situ ezagutzeko talde horrek, duela 40 urte baino gehiago, adimen-desgaitasuna edo buruko gaitza duten pertsonak laneratzeko egiten dituen lan eta jarduerak, azken helburua izanik, pertsona horiek gizartean eta lanean guztiz integratzea.


Bulegoaren ordezkariak Udaleko talde politikoen ordezkariekin bildu ziren apirilaren 28an, ostiralarekin. Bisitariek gure hirian bildutako informazioa partekatu zuten eta, bestetik, Udaleko Lankidetza Atalak Euskal Fondoaren bitartez sostengatzen duen proiektua ezagutu ahal izan zen, lehen eskutik. Proiektu hori Habana Zaharreko Hirigune Historikoa guztiz birgaitzeko prozesuaren barruan kokatzen da eta Osasun Ministerioak eta Lan Ministerioak koordinatutako Adinekoari Arreta Emateko Programa Nazionalarekin lotuta dago.

2017/05/03-an argitaratua