Isabel Verdini izango da 2024ko Urrezko Danborra

Bozeramaileen Batzordeak aho batez hartu du erabakia

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Zuzenean jarraitu San Sebastian Eguneko emanaldiak

Donostiako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak 2024ko Urrezko Danborra Isabel Verdini dantza irakasleari ematea erabaki du.

Udal taldeek saria Isabel Verdiniri ematea erabaki dute aho batez, inklusioaren, prestakuntzaren eta dantzaren alde egindako lanagatik.

Bozeramaileen Batzordeak Donostiako herritarrek proposatutako 141 hautagaitzen artean eztabaidatu du, aho batez hartu du erabakia, eta saria zuzenean emango da.

Urrezko Danborra San Sebastian egunean emango da Udaletxeko Pleno Aretoan.

Isabel Verdini Carranzak (Donostia, 1971), 25 urte baino gehiago daramatza prestakuntza lanetan, eta bere irakaskuntza-metodo propioa sortu du, Verdini Metodoa izenekoa. Dantzarako prestakuntza garaian bere iloba Haizea jaio zen, Down sindromearekin. Gertaera honek bere bizitza markatzen du eta orduz geroztik, Verdini Dantza Taldea sortuz, desgaitasuna duten pertsonen alde lan egiten saiatu zen.

2023/12/05-an argitaratua