Hiria prest 2019ko San Sebastian eguna ospatzeko

Donostiatik mugitzeko autobusa erabiltzea gomendatzen da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako hiria prest dago 2019ko San Sebastian eguna ospatzeko. Hiriko zerbitzuak, garraioak, garbiketa lanak, Udaltzaingoa, Ertzaintza, Osakidetza, DYA eta abar indartuko dira festa giroa bermatzeko. Donostiatik mugitzeko autobusa erabiltzea gomendatzen da eta horretarako zerbitzua sendotuko da.


Easo eta Argentina Errepublika kaleak ohiko zentzuaren kontra jarriko dira

Haur danborradak egiten duen ibilbidea dela-eta, hiriaren erdialdeko zati handi batean zirkulazioa moztuta egongo da. Zehazki, urtarrilaren 20an, 10:00etatik 15:00ak arte. Bulebarra eta Okendo kaleak garraio mota guztientzako itxiko dira; Argentina Errepublika kalea ohiko zentzuaren kontra jarriko da, eta kale horretatik bakarrik garraio publikoentzako izango da.

Horretaz gain, Okendo, Santa Catalina eta Camino kaleak itxiko dira trafiko guztientzako, danborradan parte hartzen duten umeen autobusentzako ezik. Danborradak bere ibilbidean hartzen dituen gainerako kaleak 10:30etik 14:30era itxiko dira (Hernani, Urbieta, Prim, Bergara, Idiakez, Gipuzkoa plaza).

Okendo Aparkalekuko erabiltzaileek ezin izango dute Okendo kaletik atera, Argentina errepublikatik, Groserantz aterako dira.

Easo kalean San Martin eta Mendeurrenaren kale artean errei baten noranzkoa aldatuko da, mendebaldeko autobusak (Amara, Loiola, Ospitaleak, Martutene, Hernani, e.a.) hiriaren erdialdean sartu ahal izateko. Autobus eta taxiak Easo kaleko bus-erreitik sartu ahal izango dira. Amara aldera ere, Easo kaletik joango dira; hortaz, Easo kaleak bi noranzko izango ditu herri garraioko ibilgailuetarako.

Autobusek San Martinen eta Mendeurrenaren plazaren artean dagoen erreia hartuko dute eta, gero, Antso Jakitunaren hiribidetik jarraituko dute, ohi bezala.

Amara Zaharretik zein Aldapetatik datozen ibilgailuek Amarara joan beharko dute, nahitaez, Easo kaletik. Ibilgailu partikularrak ezin izango dira Easo kalera sartu Amaratik.

Erlazionatutako dokumentuak

2019/01/17-an argitaratua