Bizikletadak Donostiako kaleak hartu ditu

Europako Mugikortasun Jasangarriaren Astea amaituko da Donostiako roller gauarekin

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udalak, Mugikortasuneko eta Garraioko zinegotzi Pilar Arana eta Gune Publikoetako, Ekologiako eta Festa Jardueretako zinegotzi Alfonso Gurpegui buru, irteera eman dio 2017ko Bizikletadari. Hiriko hainbat institutu eta ikastetxetako ehunka ikasleek parte hartuko dute. Gazteek bizikletaz ibili dira Donostiako kaleetan zehar. Ekimen hau Europako Mugikortasun Jasangarriaren astearen barruan kokatzen da.

Donostiako Udalak hainbat jarduera antolatu ditu, irailaren 16a eta 22a bitartean eta Aurtengo goiburua “Mugikortasun garbia, partekatua eta zentzuduna” izan da.

Mugikortasun Asteari amaiera emango dio Alderdi Ederren Friday Night Skate, Donostiako roller gauak. Alderdi Ederren hasiko da 23:00etan.

2017/09/22-an argitaratua