Jose Manuel Varona Zahar-Etxea berritzeko oinarrizko proiektua entregatuta

Donostiako Udalak 500.000 euroko inbertsioa egingo du Elkartearen lokala berritzeko, hain zuzen ere, 426 bazkide dituen Elkartearen lokala.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostiako alkate Eneko Goiak, Gizarte Ekintzako zinegotzi Aitziber San Romanek eta Adinekoak eta Ezgaitasuna departamentuko teknikariek Jose Manuel Varona Jubilatu eta Pentsiodunen Elkarteko presidente Andres Benitori Zahar Etxea berritzeko proiektua eman diote.

Jose Manuel Varona Jubilatu eta Pentsiodunen Elkartea 1976ko urriaren 27an sortu zen eta, egun, Santa Barbara kaleko 19.ean kokatzen da. Lokalak 129 metro karratu ditu eta txikia gelditu zaie. Izan ere, Elkarteak 426 bazkide ditu, hain zuzen ere, egunero programatuta dauden hainbat jardueratan parte-hartzera joaten diren 426 bazkide.

Behin beharrak ikusita, 2016an Donostiako Udalak ondoko lokalaren jabeekin akordioa lortu zuen erosteko 38.000 euroren truke. Behin erosita, Udalak zahar-etxea berritzeko hainbat aukera aztertu ditu eta oinarrizko proiektua egin du, hain zuzen ere, Elkartearen zuzendaritza batzordeari eman zaion proiektua.

Bertan, ondoko lokala egungora eranstea proposatzen da. Eta, horri esker, lekuak guztiz moldatuko dira eta, ondorioz, lokala guztiz irisgarria izango da, zahar-etxeak sukalde itxia izango du eta menuak emateko aukera izango du, eta gainera, egongela aukera ezberdinak emango ditu, betiere, panel mugikorrak erabilita.

Behin proiektua emanda, Eneko Goia alkateak presidenteari aditzera eman zion lanak hasi ahal izateko tramiteak martxan daudela. Aurreikusita dago lokala berritzeko lanak irailean hastea. Ondorioz, 2018ko lehen seihilekoan Jose Manuel Varona Jubilatuen eta Pentsiodunen Elkarteak instalazio berriak prest izango ditu.

2017/04/07-an argitaratua