Gipuzkoa eta Donostia batu egin dira ekoizpen zinematografikoa sustatzeko eta errazteko

Donostia-Gipuzkoa Film Commission berria eratzea erabaki da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa



Kulturako Foru Departamentuak 100.000 € emango dizkio Donostiako Film Commission erakundeari, zerbitzuak Gipuzkoa osora heda ditzan eta leihatila bakarra izan dadin izapideak arintzeko eta filmatzeetarako kokapenak bilatzea errazteko.
Donostiako Sustapenak eta Gipuzkoako Aldundiak elkarrekin egin duten azterketaren arabera, 2015ean ikus-entzunezko 110 filmatze egin ziren, 102 titulu ezberdinenak, eta Gipuzkoako lurraldeko 30 herritan filmatu ziren. Horrela, lurralderako 7.852,601 €-ko zuzeneko inbertsioa egin zen.


Ikus-entzunezkoen industriak aberastasuna eta enplegua sortzeko eta kanpora hedatzeko duen gaitasuna ezagututa


Gipuzkoak Donostiako Film Commission-ekin batzea erabaki du Gipuzkoa osoa hartzeko; horrela, gaur goizean hitzarmena sinatu dute Aldundiak, Donostiako Udalak eta lurraldeko Eskualdeko bederatzi Garapen Agentziek (Debegesa, Tolosaldea Garatzen, SA, Iraurgi lantzen, SA, Beteberri-Buruntza Udalako, Oarsoaldea, SA, Bidasoako Garapen Agentzia, SA, Debagoieneko Mankomunitatea, Urola Garaiko Garapenerako Agentzia, SA eta Goierriko Ekimena, SA), Donostiarako eta Gipuzkoako lurralderako Film Commission-en lana egingo duen bulego bat sortzeko, eta horrek Donostia-Gipuzkoa Film Commission izena izango du.

Donostiako alkateordea eta Ekonomia Bultzatzeko eta Enpleguko zinegotzigoaren arduraduna den Ernesto Gascok ondorengoa adierazi zuen: “askotan hitz egin dugu erakunde arteko lankidetzaz edo gobernantza-eredu berriez, baina hitzarmen hau printzipio horien adierazpenik handiena da. Donostia Gipuzkoa Film Commission-ari dagokionez, gai gara Donostiak filmazioak eskuratzeko eta izapidetzeko duen esperientzia zabala, Aldundiak ekimen hau lurraldearen gainerako lekuetara hedatzeko hartutako konpromisoa eta, azkenik, eskualde ezberdinek filmatzeak eskuratzeko aukerak areagotzeko eta udalerri bakoitzean administrazio-izapidea behar bezala kudeatzeko hartutako inplikazioa batzeko”.

Ekitaldian izan dira Eibar, Azpeitia eta Legazpiko alkateak, Miguel de los Toyos, Eneko Etxeberria eta Koldobike Olabide, hurrenez hurren, eta Oarsoaldeako eta Goierriko ordezkariak, José Angel Sanchez eta Felix Urkola, Gipuzkoako eskualdeetako ordezkari gisa, eta Itziar Arratibelek, Tolosaldeako Eskualdeko Garapen Agentziako lehendakariorde gisa, haien guztien izenean esku hartu du.


Gipuzkoa eta Donostia Tronu Jokoaren eta Erraldoi profesionalen lurraldea dira


Gipuzkoako ikus-entzunezkoen sektoreak balio-kate oso bat du filmatzeak egiterakoan, eta azken urteetan nazioartean ezagunak diren baterako produkzioetan eta proiektuetan parte hartzen duten enpresen eta profesionalen sarea bezala finkatu da; esate baterako, ‘Tronuen Jokoa’ serie arrakastatsua filmatu berria da Zumaian.

Modu horretan, sareak ondorengoak eskaintzen ditu: gidoilariak, produkzio-enpresak, produkzio-buruak, makillaje-buruak, jantzien buruak, arte-zuzendariak, efektu berezien enpresak, casting enpresak, soinua eta postprodukzioa eta, azken finean, zinema, telebista eta publizitatea filmatzeko behar den guztia.

2018/03/15-an argitaratua