Australiako enbaxadorearekin elkartu da Ernesto Gasco

Elkarraldia amaitu da informazioa elkarri trukatzeko hitza emanda, hala, gerokoan Australiak eta Donostiak izan ditzaketen lankidetza aukerak aztertu ahal izateko

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Ernesto Gasco pasa den ostiralean elkartu ziren Donostiako udaletxean Australiako enbaxadore Timothy Kane jaunarekin, bisitaldi ofizialean baitago hiri honetan. Elkarraldian Australiako enbaxadoreak lehen alkateordeari azaldu bezala, Brexita onartu ondoren, Australia nazio bat, kide bat, bilatzen ari da, Erresuma Batua Europarako plataforma moduan ordezkatu ahal izateko Horra hor zergatik dagoen interesatuta Timothy Kane jauna Espainiako iparraldera —Donostiara, zehazki— hurbiltzeaz, Bartzelona, Sevilla eta Madril bisitatu ondoren.

Gascok Australiako enbaxadoreari azaldu bezala, Donostiak ahalmen handien jabe da, industriarako lurzorua edukitzeaz eta berrikuntzaren alde egiteaz gain, gazte donostiarren talentua sustatzen eta babesten baitu, % 50 batek lizentziadunak eta ingeles hiztunak direla.

Australiarrei surfa interesatzen zaie, eta gero eta gehiagotan etortzen dira hirira, hortaz, Donostiako Surf City klusterra zertan den azaldu dio Ernesto Gascok Australiako enbaxadoreari, etengabe haziz doan sektore berritzaile eta lehiakor bat bultzatzen duenez gero.

Elkarraldia amaitu da informazioa elkarri trukatzeko hitza emanda, hala, gerokoan Australiak eta Donostiak izan ditzaketen lankidetza aukerak aztertu ahal izateko, alde biek azaldu dutenez, bioi interesatzen zaielako zabaldu diren aukeretan sakontzea, horrek ondorio izan bailezake bion merkataritza ganbarak harremanetan jartzea.

2017/05/08-an argitaratua