Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako gaiak

Bretxako ingurua, Suhiltzaileen ibilgailua lagatzea, UNICEFi dirulaguntza

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Bretxaren ingurua urbanizatzeko proiektua


Tokiko Gobernu Batzarrak Bretxako eremuaren urbanizazio osagarriaren proiektuaren separata onartu du, 657.408 euroko aurrekontuarekin eta hamabi aste inguruko egikaritze epearekin.

Iñigo kalean, ibilgailuentzat diren zonetan zoladura berritzea da helburua, sestra-kota espaloiaren kotaraino igotzeko, multzoari nagusiki oinezkoentzako izaera emateko, eta Aldamar kalean, berriz, berriro urbanizatzea, ibilgailuekiko eta oinezkoekiko baldintzak hobetzeko. Horrez gain, Bretxako plazako argiteria ere sartzen da, baita zenbait sareta eta birzoladura ere. Instalazioei dagokienez, Arrandegi eraikineko zenbait hobekuntza eta hartuneak sartzen dira.

Suhiltzaileen ibilgailua lagatzea


Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du bi ibilgailuren jabetza doan lagatzea Ekinbide Donostiako Suhiltzaileak Elkartea GGKE - Bomberos de Donostia ONGD erakundeari, konpondu, martxan jarri eta, ondoren, Guinea-Bissau-ra eramateko, "Bafatá, Guinea Bissau-n Babes Zibileko Zerbitzua sortzea" proiektuan oinarrituta.

Ibilgailu horiek 1997 eta 2007an erosi ziren, hurrenez hurren, "furgoi misto/kutxa ireki - guardiako buruaren ibilgailu" gisa lehenengoa, eta "ibilgailu misto – pertsonen garraio" gisa bigarrena. Bai antzinatasunagatik, bai beren egoeragatik, ezin dira erabili, eta ez dute inolako interesik saltzeko. Izan ere, desegitea edo garapen bidean dauden herrialdeei dohaintza egitea dira haien destino posible bakarrak.

Lagapen-hartzaileak ordainduko ditu akordio hau betearaztearen ondoriozko gastuak eta zergak.

UNICEFi dirulaguntza


Tokiko Gobernu Batzarrak UNICEF Espainiako Batzordeari 16.990 € ematea onartu du "LARRIALDIA GAZAN - Gazako haurren behar humanitarioei erantzuna - Osasun eta WASH (ura, saneamendua eta higienea) funtsezko horniduren erosketa eta banaketa" proiektua egiteko zuzeneko dirulaguntza gisa. Proiektua 2024ko urtarrilean hasi zen eta abenduan amaituko da.

2024/04/23-an argitaratua