Hasi dira Antiguako kolektorea garbitzen eta ia urtebete iraungo du

2025eko urtarrila Saneamendu-sarea garbitzeko den kontratutik ordainduko dira lanak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Otsailaren 12ko astean hasiko dira Antiguako kolektore nagusia (Ondarreta pasealekuaren azpitik doa) garbitzen, hilabete batzuk beharko dituzte lanak egiteko eta 2025eko urtarrilean bukatzea espero dute.


Lanen faseak hilabeteka

Obraren faseak hauek dira:
  • Brunet kalea - Wiesbadengo aparkalekua: otsaila
  • Iruña kalea - Brunet kalea: martxoa
  • Trento kalea - Iruña kalea: apirila-maiatza
  • Logroño kalea – Trento kalea: ekaina
  • Donibane Garazi kalea – Logroño kalea: uztaila-abuztua
  • Ondarreta kalea 15 - Donibane Garazi kalea: iraila-urria
  • Maule kalea – Ondarreta kalea 15: urria
  • Elbira Zipitria gunea – Maule kelea: azaroa
  • Ondarretako aparkalekua – Elbira Zipitria gunea: azaroa-abendua
  • Ibaeta - Ondarretako aparkalekua

Kamioi espezializatu bat erabiliko dute lan horiek egiteko, egunero arituko dira, 08:00etatik 13:00etara, eta batzuetan zarata ere izan daiteke. 1.300 tona hondakin ateratzea espero dute, eta Loiolako HUAra eramango dira, han tratatzeko.

2025eko urtarrila Saneamendu-sarea garbitzeko den kontratutik ordainduko dira lanak. Kontratu horrek gutxi gorabehera 1,5 milioi euroko kostua du urtean.

Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotzi Carlos Garcíak adierazi duenez, "ikusten ez den lan horietako bat da hau –lurpetik doan azpiegirura baita–, baina behar-beharrezko lana da hiriko saneamendu-sareak ondo kasu eginda eduki eta uholdeek edo butxadurek kalte handirik ez eragiteko. Kolektore handia da (3,5 x 3,5 metro), ikusi dugu lohi dezente duela azpialdean (70 zentimetro lodi bai) eta, ezinbestekoa da garbitzea."

2024/02/09-an argitaratua