297 pertsona aurkeztu dira mugikortasun agenteen plazak betetzeko lehen ariketa egitera
Zehazki, 89 emakume y 208 gizon aurkeztu dira eskaintzen diren 31 plaza lortzeko asmoarekin
297 pertsona aurkeztu dira, gaur goizean, Antonio Elortza Belodromoan, mugikortasun agenteen plazak betetzeko lehen proba teorikoa egitera.
Deialdi hau Donostiako Udaleko 2017ko EPEari dagokio.
Lehiaketa-oposizio honetan 630 pertsonek izena eman zuten, 438 gizon eta 192 emakume. Batez beste, 35 urte dituzte hautagaiek.
2018/05/25-an argitaratua