Parte hartu Gabonak Zuretzat programan!

Parte-hartzeko interesatuta dauden elkarteei izena emateko eta proposamentak egiteko epea irekitzen zaie urriaren 16a arte.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa



Donostiako Udaleko Gazteriak Gabonak Zuretzat programa antolatu nahi du aisialdi elkarteekin, Haurtxokoekin, Gaztelekuekin, Donostia Kulturarekin eta beste zenbait entitateekin batera, eta, horretan parte-hartzeko eta ekintzak proposatzeko izen-emate epea ireki dugu urriaren 16a arte.

Haur, nerabe, zein gazteei zuzenduriko ekimenek osatuko dute egitaraua eta, horretarako, Donostiako Gazteriak eragileei ekimen honetara batzeko gonbita egin nahi dizuegu, hainbat gastu gure gain hartuko ditugularik.

Aurtengo helburuetako bat da nerabeentzako jarduera eskaintza indartzea; beraz, deialdi berezia egin nahi dizuegu adin tarte honetan lan egiten duzuenei (12-17 urte).

Gabonak Zuretzat programan parte-hartzeko interesa baduzue 943481909 telefonora deituz jar zaitezte harremanetan gurekin, edo hurrengo helbidera idatziz: gazteria@donostia.eus. Programan parte hartzeko baldintzak hemen irakur daitezke.

Animatu eta osa dezagun Gabonak Zuretzat 2017 denok elkarrekin!

2017/09/22-an argitaratua