Igeldon Toki Erakunde Txiki bat sortzeari buruzko kontsulta apirilaren 14an egin zen. Prozesu horretan iritzia ematera deituta zeuden 984 igeldotarretatik 462 Itsas Aurre eraikineko hautestontzira gerturatu ziren (% 46,95).Ados al zaude Igeldoko Toki Erakunde Txikia sortzearekin? galderari dagokionez, bozketa honako hau izan zen:Boto zuria: 4Baliogabeko botoak: 2Galderari erantzuteko botoak:BAI: 391 ( % 84,63)EZ: 65 ( % 14,07)Beraz, espedientea Gipuzkoako Foru Aldundira bidaliko da, foru dekretu bidez ebatz dezan.