Emakumeen aurkako indarkeria Nazioarteko Gatazketan. Gervasio Sánchez

Erakusketa eta bisita gidatuak Okendo kultur etxean, otsailaren 11tik apirilaren 30 arte.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Kartela: Emakumeen aurkako indarkeria Nazioarteko Gatazketan
Emakumeek eta neskatoek desberdintasun larria jasaten dute planetan, gatazka armatuetan larriagotzen den desberdintasuna. Gerrek egoera oso ahulean uzten dituzte emakumeak pobreziaren aurrean eta baliabide ekonomikoak eskuratzea zaila izaten zaie. Oinarrizko osasun-zerbitzuak eta amen eta haurren arretak erabat porrot egiten du. Bortxaketa arma bezala erabiltzen da eta genero-indarkeria, gizakien arteko salerosketa eta haurren arteko ezkontza areagotu egiten dira gatazka garaian. Aldi berean, mundu mailan indarkeriaren ondorioz lekualdatutako pertsonen ia erdiak emakumeak dira eta askotan zailtasun handiagoak izaten dituzte generoagatik egoera horietan.


Bisita gidatuak Gervasio Sánchezekin (Gazteleraz)
 
Otsailak 11:  17:30 - 18:30
                       19:00 - 20:00
 
Otsailak 12:  10:00 - 11:00
                       11:30 - 12:30
                       17:30 - 18:30
                       19:00 - 20:00
 
Izena emateko: lankidetza@donostia.eus / 943481471
 
Erakusketaren ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 / 16:00-20:30. Larunbatetan, 10:00–14:00 / 16:30–20:00.

2022/02/10-an argitaratua