Dbusek 12 metroko lau autobus hibrido gehitu ditu bere flotan

Autobus berri horiekin Dbusek flota gazteenetariko eta gutxien kutsatzen duenetariko bat dauka

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


2018ko otsailaren 20an Dbusek 12 metroko lau autobus hibrido gehitu ditu bere flotan, MANen Lion’s City NL HIBRIDO (A37) modeloko autobusak, hain zuzen ere. Autobus berri horiekin Dbusek flota gazteenetariko eta gutxien kutsatzen duenetariko bat dauka, 12 metroko autobusen %26 teknologia elektro-hibridokoa baita.

Ibilgailu berriak gaur aurkeztu dira Donostian, Mugikortasun eta Garraioko zinegotzi Pilar Aranak eta Dbuseko zuzendari kudeatzaile Igor Gonzalezek Konpainiako Administrazio Kontseiluko kideekin batera egin duten ekitaldian. Aurkezpenean azaldu duten moduan, MANen Lions's City Hibrido modeloak igorpenak %25 inguru murrizteko aukera ematen du antzeko ezaugarriak dituzten autobusen aldean, Dbusek ekologia eta jasangarritasunarekin duen konpromisoa beste behin ere agerian utziz.

Euro 6c teknologiako 6 diesel autobus berri


Autobus hibridoekin batera, Dbusek datozen egunetan 12 metroko diesel teknologiako 3 autobus gehituko ditu eta 18 metroko 3 autobus artikulatu, guztiak ere ingurumenarekiko begirunea duten igorpen teknologia daukatela. Izan ere, autobus horiek guztiek betetzen dute Euro 6c araudia, motor termikoak igorpenen entsegu berrietarako prest daudela bermatzen dutelarik. Dbus entsegu berriekin betetzen duten 3 modelo hauetako autobusak gehitzen dituen estatu mailako lehen enpresa da, 2020an indarrean sartuko baita, eta emaitzak funtzionamendu errealeko baldintzekin berdindu nahi dituzte.

10 autobus berri hauek gutxika Konpainiaren diesel autobus zaharrenak ordezkatzen joango dira, flotaren berriztatze planarekin aurrera eginez. Horrela, aurreikusten da urtean 140 tona CO2 gutxiago igorriko dela. Era berean, flotaren batez besteko adina 6,7 urtekoa da.

Ibilgailu berri hauek gehitzeak 2.943.000 euroko inbertsioa dakar. Baliteke 2020rako flotan beste 31 autobus gehiago egotea gehienez. Hortaz, flota berritzeko aldiaren bukaeran, Dbusek Euro 6 teknologiadun autobus gehiago edukiko luke eta ibilgailu ekologikoen portzentajerik handieneko hiri garraioko flotetako bat litzateke, flotaren %80k igorpen mailarik zorrotzena betetzen bailituzke, beheko grafikoan ikusi daitekeenez (2017 bukaeran flotaren batez besteko kontsumoa jasotzen dute, autobus hauek barne).



Informazio gehiagorako, kontsultatu www.dbus.eus web gunean edo deitu 943 000 200 telefonora

2018/02/20-an argitaratua