Roxyfitness munduko bira Donostian izango da

Proba uztailaren 23an izango da, Ondarretan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


#RoxyFitness munduko biraren barruan, uztailaren 23an geldialdi berezi bat egongo da Donostian, Kontxako badian. Parte hartzeko prest zaude? Pasa den urteko ekitaldian 1000 emakume baino gehiago egon ziren. Eta helburua berdina zen kasu guztietan: leku zoragarri batean ROXY-ko atleta zein enbaxadoreekin ederki pasa.

ROXY-ko neskekin elkartzeko aukera ederra da, eta baita dugun gune bikainean kirola egiteko. #Roxyfitness bira ekainaren 25ean hasiko da Europan, Marseillan zehazki. ROXY-k antolatzen duen ekitaldia da hau. Kirol (fitness) ekitaldia! Maila zein adin guztietako emakumeei kirola egiteko aukera eskaintzen die. Yoga, running eta Stan Up Paddle-a egiteko aukera izango dute neskek.

#Roxyfitness Donostiako ordutegia - Uztailaren 23a


Aktibitate guztiak Ondarretako hondartzan hasiko dira, Donostian.
  • 9:00 – Lasterketaren hasiera - 6km
  • 10:00 – Yoga klasearen hasiera – Ordu bat
  • 11:30 –Stand Up Paddle-ko lasterketaren hasiera - 2km

Bat, bi edota hiru ekintzetan izena emateko aukera izango dute parte hartzaileek. http://roxy.com/roxyfitness webgunean aurkitu dezakezu ordutegia zein izena emateko prozedura.

2017/05/17-an argitaratua