2017-2021 Gida Planaren proposamenak turismoaren jasangarritasuna azpimarratu du

Gida Planaren proposamena balioztatze eta onartze fasean dago

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Lehentasun berriak



Aztertzeko, alderatzeko eta balioztatzeko asmoz ostiralean Turismo Kontseiluari aurkeztutako 2017-2021 Gida Plan berriko proposamenak lehentasunen agendan aldaketa planteatu du.Horren arabera, lehentasuna jarri du turismoaren kudeaketan parte hartzen duten eragileen, inguruko udalerrien eta herritarren arteko konplizitate-harremanak bilatu nahi izan ditu; hala, turimosgunearen garapen orekatua eta iraunkorra lortu ahal izateko politika publikoak eta neurriak bermatu nahi dira, marketinean orientazio berriarekin eta lehentasunezko helburu diren hartzaileengan gehiago oinarrituta.

Oro har, turismoak hirian izaten duen inpaktu ekonomikoa oso positiboa da diru-sarrerei zein sortutako enpleguari dagokienez. Excelturren datuen arabera, 2016an hotel-establezimenduetan 3000 enplegu eragin zituen (hazkundea % 12koa izan zen; hau da, Estatuko batez besteko hazkundea baino askoz ere handiagoa, % 5ekoa izan baitzen) eta JEGIDen arabera, ostalaritza-sektorean 6.424 enplegu eta txikizkako merkataritzan 8.753 enplegu eragin zituen. Turisten eta txangozaleen gastuak tokiko produkzio-sistema osoari eragiten dio eta hiri osora iristen da. Dena den, badaude aurreratzea eta kudeatzea komeni den eta turismo-jardueratik eratorritako beste efektu posible batzuk ere.

Donostia gaua emateko turismogune klasikoa da. Hirian gaua ematen duten turisten fluxua oso handia izaten da datu absolutuei eta erlatiboei dagokienez. Batez besteko egonaldia beste hiri-turismogune batzuetakoa baino handiagoa izaten da. Dena den, txangozaletasunaren hazkundeak eta urtarokotasun handiak hiriko eredu turistiko klasikoan distortsioak txertatzen ditu eta datuetan argi ikus daiteke gaia kritikoa dela

Taldeko lana


Donostiako Turismoaren 2017-2020 Gida Planaren proposamena lan teknikoaren prozesu luzearen ondorioa da, alde batetik, kanpo-iritzia jasotzeko– industria turistikoan gako diren pertsonei, gonbidatutako adituei (European Cities Marketing-eko zuzendariak, Exceltur, Turismo de Valencia, Turismo de Barcelona etab.), 4 aholkulari talde espezializaturi (Universidad Complutense de Madrid, Brandgeneering, Laudantis eta Iñaki Gaztelumendi) egindako 20 inkesta baino gehiago- eta bestetik barne iritzia jasotzeko– turismoari lotutako Gida Planeko (MICE, Turismoaren Gobernantza, Negozio Eredua, Helburuko Publikoak eta marka turistikoaren kudeaketa, Hazkunde Orekatua, Ostatu Eskaintza), Plaza Irekia partaidetza-prozesuko eta Donostia Turismoa & Convention Bureau taldearekin izandako lan-saio eta elkarrizketetako 100 partaide baino gehiagori egindako 50 elkarrizketa baino gehiago.

Datozen asteotan Udaletxeko alderdi politikoetako eta sektore turistikoetako ordezkariek zirriborro hau landuko dute, datozen urteetan hiriaren estrategia turistikoa bideratuko duen Turismoaren Gida Plana onartzeko helburuz.

2017/05/08-an argitaratua