Urtarrilaren 31n estreinatuko da Benta Berriko Kalistenia pista

Ekipamendu horren inbertsioa 200.000 eurokoa izan da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostia Kirolak hiri-kirola sustatzeko planarekin jarraitzen du, herritar guztientzat irekiak diren aire zabaleko kirol-instalazio berriak eraikiz. Duela pare bat hilabete Bentaberrin parcour esparrua ireki bazen ere, orain kalisteniazko pista berri baten txanda izan da, Bentaberri Udal Kiroldegiaren ondoan hori ere, eta, beraz, dagoeneko zeuden kanpoko pistekin batera, aire zabaleko kirolgune handi bat eratu da eremu horretan.

Perimetro-zirkuitu bat osatzen duten hainbat elementu dinamikok eta parkearen barrualdean dauden beste elementu estatikoago batzuek osatzen dute espazioa. Guztira, 14 elementuk osatzen dute zirkuitu hau, eta kautxuzko zoladura berezi bat ere badu, oinarri indargetzaile batekin.

Entrenamendu gidatu bat antolatu da bihar, urtarrilak 31, 16:30etatik 18:30etara. Jarduera doakoa izango da, baina beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea donostiakirola.eus webgunean edo Bentaberri kiroldegian bertan.


Iñaki Gabarain Kirol zinegotziak nabarmendu duenez, "herritarren artean bizi-eredu osasungarriak sustatzeko ahalegina egin da, kirola jardunbide egoki gisa aukeratuz. Kirol-pista berri horri esker, ariketa fisikoa egin daiteke gorputzaren pisua erabiliz. 859 metro karratu dira, non kalistenia praktikatzen dutenek eta animatzen direnek eserialdiak, dominatuak, flexioak... egin ahal izango dituzten. Jarritako elementu ezberdinek lagungarriak dira ariketa hauek egiteko". Ekipamendu horren inbertsioa 200.000 eurokoa izan da.

Zer da Kalistenia?


Kalistenia gorputz-pisua duen ariketa fisikoen prozesu bat da. Kalistenistaren helburua erresistentzia, arintasuna, oreka, koordinazioa eta malgutasuna lortzea da, norberaren gorputzaren pisuarekin entrenatuz. Jende askok bat egin zuen horrelako ariketekin, ez baitu denbora asko eskatzen, eta oso merkea da, gorputza bera baino ez baitu behar praktikatzeko.

Txaparreneko parcour eta calistenia gune berria


Ildo beretik, Donostia Kirolak beste parcour eta kalistenia gune baten eraikuntza lizitatuko du laster, 250m2-koa, Txaparrene aldean instalatuko dena, eta 75.000 €-ko inbertsioa ekarriko du.

2024/01/30-an argitaratua