Donostia Modak jantziko ditu Donostiako Zinemaldiko ekitaldiak

Tokiko diseinatzaileen lanari balioa emateko aukera estatu-mailan nahiz nazioartean

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Zinemaldiaren 66. edizioko ekitaldien aurkezleak, bigarren urtez jarraian, Donostiako, Gipuzkoako eta Euskal Herriko modarekin jantziko dira, Donostiako Alkatetzaren Donostia Moda Klusterrarekin (Donostiako Sustapena) egindako lankidetzari esker, tokiko diseinatzaileen lanari balioa emate aldera estatu-mailan nahiz nazioartean.

Ernesto Gasco alkateordeak ondorengoa adierazi du: “Zinemaldiaren eta Donostia Moda Klusterraren arteko lankidetzako bigarren urte honetako emaitzek erakutsi dute Donostiak marka ofizial bat izatea lortu duela, tokiko modaren industria guztia kanalizatu ahal izateko. Zinemaldian parte hartuta, diseinuak milioika ikusleren aurrera eramateko aukera bakarra eskaintzen diegu diseinatzaileei, eta horrekin, gure moda-marka finkatzea ere lortzen dugu. Era berean, Jaialdiak klusterrean modarekin loturiko eskaera guztiak kudeatzeko erreminta aurkitu du”.

Nagore Aranburuk eta Belén Cuestak, inaugurazio-ekitaldiaren aurkezleek, Maribel Verdúk eta Edurne Ormazabalek, amaiera-ekitaldiaren aurkezleek, Itziar Ituñok, Euskal Zinemaren eta ETBeren ekitaldia zuzenduko duenak, eta Vanessa Rodríguezek, Perlak ataleko zuzendariak Victoria Eugenia Antzokiko aurkezpenetan sartuko dituenak, honako hauen diseinuak jantziko dituzte:

• Sophie et Voilà www.shopieetvoila.com
• Manuela va de fiesta www.manuelavadefiesta.es
• Alex Robe www.alexrobe.com
• Amaia Albes www.amaialbes.com
• Minimil www.minimil.es
• Box San Sebastián www.boxsansebastian.com
• Pertegaz www.pertegaz.com
• Joyería Munoa www.casamunoa.com
• Sastería Aldabaldetreku

2018/09/20-an argitaratua