2021. urtea eta Nakbak aurrera darrai

Nakba (Hondamendia), 1948ko maiatzak 15ean oroitzen da, mugimendu sionistak, Europa eta AEBen laguntza eta konplizitateari esker, Palestinan Israelgo estatua sortu zuenean.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Nakba (Hondamendia), 1948ko maiatzaren 15ean gogoratzen da, mugimendu sionistak, Europa eta AEBen laguntza eta konplizitateari esker, Palestinan Israel estatua sortu zuenean sarraskien bidez, bertako biztanleriaren % 70 baino gehiago kanporatuz kolonoek ordezkatzeko, eta Palestina materialki suntsituz.

Maiatzaren 15 bakoitzean errepikatzen dira aldarrikapenak, herri palestinarraren historian jasandako tragedia hori salatzeko eta errefuxiatuen itzulerarako eskubidea eskatzeko. Oraingo honetan, Palestinaren eta Israelen arteko egoera politikoaren narriadura larriaren eta Gazako bonbardaketen eta Zisjordaniako setioaren aurrean, indarkeriazko ekintza guztiak berehala amaitzea eta biztanleria zibila berehala babestea ere eskatzen da. Halaber, apirilaren 13tik kargurik gabe atxilotutako Juana Ruiz Sanchez kooperantearen eta harekin jarduten duten osasun langileen askatasuna eskatzen da ere.

Donostiako Udalak, urtero bezala, Palestinako bandera jarri du udaletxeko balkoian, Palestinari elkartasuna adierazteko.







2021/05/18-an argitaratua