Donostiako alkateak Versailleseko ordezkaritza bat hartu du

Iaz Versailleseko alkatea Donostiari zuzendu zitzaion bi hirien arteko hartuemana estutzeko asmoz

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako alkateak, Eneko Goiak,  Françoise de Mezieres, Versailles hiriko alkatea hartu du gaur Udaletxean. Frantziako hiriko alkatearekin batera, Turismo zinegotzia ere etorri da, Florence Mellor, baita Udaleko beste ordezkari batzuk ere.

Iaz Versailleseko alkatea Donostiari zuzendu zitzaion bi hirien arteko hartuemana estutzeko asmoz, baita bien arteko senidetze aukerak aztertzea proposatuz ere. Hala, pasa den ekainean, Donostiako alkatea Versaillesen izan zen hiria ezagutuz eta kolaborazio esparruak aztertuz. 

Versailles-ek unibertsitate paisajistikoa du eta kulturan elkarlanean aritzeko aukera proposatzen du.

Versailleseko ordezkaritza asteazkena bitartean izango da Donostian. Kultura, turismoa eta bestelako arduradunekin izango dituzte lan bilerak, eta hiriko hainbat leku esanguratsutara bisita egingo dute.
Elkarren arteko lan esparruak aztertu ondoren, Udalean sortu den Senidetzeen Batzordeak aztertuko du bi hirien arteko harreman mota eta zein esparrutan izan dezaketen harremana. 

2017/03/14-an argitaratua