Goiak Turismoaren Munduko Erakundeari konpromisoa adierazi dio turismo iraunkorrarekiko

Harrera Gastronomia eta Turismoaren hirugarren Munduko Foroaren barruan egin da, hain zuzen ere, gaur Donostiako Basque Culinary Center-en hasi den foroan.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako alkate Eneko Goiak harrera egin dio Turismoaren Munduko Erakundaren idazkari nagusi Taleb Rifai-ri. Berarekin batera Basque Culinary Center-aren zuzendari Jose Mari Aizega izan da.

Basque Culinary Center-en Gastronomía eta Turismoaren hirugarren Munduko Foroaren irekiera ekitaldiaren ondoren egin dute bilera. Eta, bertan, Donostiako alkateak bere konpromisoa adierazi du turismo iraunkorrarekiko. Horiek horrela, Eneko Goiak honakoa esan du: "Turismoa eta gastronomia binomio dira eta gure hirian elkarri esku ematen diote. Eta gauza bera gertatzen da tradizio eta abangoardiarekin gastronomian. Zalantzarik gabe horiek guztiek turismoaren gaineko hausnarketaren zati izan behar dute eta, horrenbestez, berrikuntza sustatzeko gai izan behar dugu, betiere, eredu iraunkorrak eraikiz".

Era berean, Goiak Taleb Rifai idazkari nagusiari Donostiaren konpromisoa adierazi dio, hazkunde iraunkorra sustatzeko eta ez limiterik gabeko hazkundea. Eta turismo gastronomikoari buruz, baserritarrekin, arrantzaleekin eta tokiko ekoizleekin elkarlanean aritzeko, izan ere, katearen benetako balioa dira, eta horiekin batera garatuko dugun eredua naturala eta onartua izango da.

2017/05/08-an argitaratua