Irailaren 26ean bilera irekia Garbera proiektuaren gainean.

18:30-etan, Udaletxeko Udalbatza aretoan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Datorren irailaren 26ean, asteartean, 18:30-etan, hiritar guztietara irekita dagoen bilera informatibo bat ospatuko da Udaletxeko Udalbatza aretoan. Bertan, Donostiako Hiria Antolatzeko Plan Orokorrean egindako aldaketen berri emango da. Zehazki, Garbera egitasmoan (IN.09 Garbera) egindako aldaketak, eta bertan, lurpeko aparkaleku berriaz eta zelaigunearen hobekuntzaren kokapenaz arituko dira, besteak beste.

Hirigintza Sostengarriko zinegotzi Enrique Ramosek eta ataleko zuzendari teknikoak emango dituzte azalpenak eta bertan egiten diren galderen erantzunak.

2017/09/22-an argitaratua