Alkateak Loiolako kuartela bisitatu du

Loiolako lurrak Udaletxeak hiriarentzat berreskuratzeko egindako eskaeraren testuinguruan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Eneko Goia, Donostiako alkateak, Espainiako Armadaren Loiolako kuartelak bisitatu ditu gaur, bertako agintariek instalazioak lehen eskutik ezagutzeko egindako gonbidapenari erantzunez.

Alkateak, Jose Antonio Albentosa koronolarekin batera ikuskatu ditu kuartelak, hain zuzen ere, “Tercio Viejo de Sicilia” Infanteriako Erregimentuaren arduradun nagusiarekin batera. Hala, egun Loiolan diharduten unitateei buruzko informazioa jaso du alkateak, baita egoitzaren inguruko egoeraren berri ere.

Loiolako lurrak Udaletxeak hiriarentzat berreskuratzeko egindako eskaeraren testuinguruan, alkateak bertatik bertara ezagutu nahi izan du zein den egun kuartelen egoera, baita Donostian egoitza duten unitate operatiboen egoera ere.

Pasa den otsailaren 1ean, Donostiako alkateak bilera egin zuen Madrilen Defentsa Ministerioko arduradunekin, Espainiako Gobernuak Loiolako kuartelen inguruan Donostiako Udalak egiten duen eskaerarari buruzko jarrera ezagutu ahal izateko. Udaletxearen aspaldiko eskaera egungo lurzoruan hiriaren garapen urbanistikoa egitea da.

2017/03/10-an argitaratua