Beldur Barik jarrera hedatzeko lehiaketa martxan da

Aurten, lehen aldiz, Donostiatik aurkeztutako lan onenak saria izango dute

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Beldur Barik indarkeria sexista prebenitzeko gazteei zuzendutako programa da, eta bere helburua da gazteekin batera hausnarketa eta eztabaida prozesuak sustatzea jendarte eraldaketan laguntzeko. Alegia, Beldur Barik jarrera bultzatzea. Horretarako, hainbat baliabidez baliatzen da. Batetik, Beldur Barik ikusentzonekoen lehiaketa: 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzendutakoa. Lehiaketaren xedea da ikus-entzunezko produkzioen bidez erakustea neska eta mutilek nola erantzuten duten desberdintasun egoeren aurrean eta nola egiten dioten aurre indarkeria sexistaren adierazpenei Beldur Barik jarrerarekin.

Bestetik, Beldur Barik topaketa. Topaketa lehiaketako saridunak ezagutzeko espazioa izateaz gain, bere helburua da indarkeria sexistaren aurkako borrokan dabiltzan ekimen, talde eta pertsonak hurreratzea. Baina baita ere, gazteek indarkeria sexistari aurre egiteko eta indarkeria gainditzeko erabiltzen dituzten diskurtso eta jardunbideak balioesteko gunea izatea. Aurtengo topaketa Eibarren izango da abenduaren 2an.

Zer da Beldur Barik Jarrera?

Kultura matxista eta indarkeria sexistaren adierazpenak eraldaketarako konpromiso pertsonal zein kolektiboa adierazten dituzten jarrerak dira. Alegia, neska eta mutilek ezberdintasun egoerei nola egiten diegun aurre erakusten duten jarrerak. Errespetuan, askatasunean, autonomian, erantzunkidetasunean eta indarkeriaren bazterketa irmoan oinarritzen direnak. Pertsona orok daukagu gure buruak(eta gorputzak) zein gure ingurunea eraldatzeko gaitasuna. Beldur Barik programaren nahia da ahalduntze eta jabekuntza prozesu horietan laguntzea. Bide horretan, ezinbesteko deritzogu beraien jarrerekin, ekimenekin, gorputzekin edota adierazpenekin, indarrean dugun kultura eredua transgreditzen duten pertsonak ikusaraztea eta beste gazteentzat erreferente bilakatzea. Mikromatxismoak identifikatu eta aurre egitea ere oso garrantzitsua dela uste dugu, hau da, naturaltzat hartzen ditugun eta hain sutilak diren indarkeria seinaleak, eta persona bezala garatu eta erlazionatzen garen kultura matxistaren oinarri direnak. Horregaitik gorputzei, sexualitatei, maitasunei, indarkeria sexista aurre egiteko estrategiei, etab. hitzegiten dugu. Gazteen egunerokotasuna osatzen duten bizipenak direlako, eta oinarrizkotzat hartzen dugulako sexismoaren identifikazioa eta berari aurre egin eta gainditzeko erramintak eskaintzea.

Beldur Barik Donostian

Aurten, lehengo aldiz Beldur Barik Lehiaketan, Donostian tokiko saria eta topaketa antolatu dira. Donostiatik aurkeztutako lanek bi lehiaketetan parte hartuko dute. Donostiako topaketa eta sari banaketa Kontadoseren izango dira azaroaren 24an. Hemen daude lehiaketaren oinarriak.

2017/09/20-an argitaratua