‘SmartKalea’k lankidetza publiko-pribatuko proiektu onenaren CNIS saria jaso du

Berrikuntza eta Zerbitzu Publikoen Kongresu Nazionalaren (CNIS) sarien bitartez, berrikuntza-ekimenak aplikatzen aitzindariak diren administrazioen jardunbide egokiak eta esperientziak saritzen dira.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostiako Sustapena sozietatearen bitartez, Smartkalea proiektua abian jarri zuen, Donostian energia berriztagarriak, energia-eraginkortasuna eta Smart proiektuak bultzatzeko xedearekin. Eta, orain, Berrikuntza eta Zerbitzu Publikoen Kongresu Nazionalaren (CNIS) saria jaso du Administrazioaren lankidetza publiko-pribatuaren proiektu onena gisa. Era berean, beste proiektu berritzaileetako bat, Replicate, finalista izan da beste bi kategoriatan, Europako proiektu berritzaileena eta Smart City-en proiektu onena bezala.

Donostiako Ekonomia Bultzatzeko zinegotzia den Ernesto Gascok, sariaren berri izatean, ondorengoa nabarmendu nahi izan zuen: "SmartKalea proiektua jada ez da proiektu pilotutzat hartzen, eta, gaur egun, Donostiako udal-kulturan eta hirigintza-arloan integratuta dago hiria birmoldatzeko proiektuetan; alegia, esperientziaren gardentasunean eraginkortasun-maila handia lortzen ari gara”.

Sari honek, besteak beste, ondorengoak nabarmentzen ditu: smart osagaiak duen garrantzia, gure herritarren bizi-kalitatea eta saltokien lehiakortasuna hobe dezaketen teknologiek duten garrantzia, baina bereziki oso zabalduta dagoen terminoaren balioa, hots, gobernantza. SmartKaleak ondo baino hobeto islatzen du bizilagunen, enpresen eta Zinegotzigoaren arteko lankidetza, eremu jakin batean gailu teknologiko berriak hazten eta intentsifikatzen doazen prozesu parte-hartzailearekin".

Replicate finalista


Bestalde, Replicate proiektua finalista izan da beste bi kategoriatan: Europako proiektu berritzaileena eta Smart City-en proiektu onena. Replicate proiektuaren bitartez, Donostia "itsasargi" hiria da Bristolekin eta Florentziarekin batera. Kontua da hiri adimentsuaren eredua garatzea energia-eraginkortasunaren, mugikortasun iraunkorraren eta IKTen aldetik, hiriko zona zehatz batean.

Replicate (lighthouse) europear proiektuaren bitartez, zeina Horizon 2020 programarekin batera finantzatzen dena (SCC1 Smart Cities and Communities europar deialdia) eta Donostiako Sustapenak zuzentzen eta koordinatzen duena, Donostia "itsasargi" hiria da Bristolekin eta Florentziarekin batera.

Informazio gehiago: Donostiako Sustapena

2017/02/24-an argitaratua