Easo Politeknikoa biktimak dituen sute baten ariketa praktikoaren agertokia

Udaltzaingoak, Su-hiltzaileek, DYA-k eta politeknikoaren ikasleek parte hartu dute simulakroan, hain zuzen ere, XI Arrisku eta Larrialdien kudeaketari buruzko jardunaldien barruan antolatutako simulakroan.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Easo Politeknikoa ariketa praktikoaren agertokia izan da gaur goizean. Bertan, Udaltzaingoak, Su-hiltzaileek, DYA-k eta politeknikoaren ikasleek hartu dute parte. Ikasleek larrialdiak kudeatzeko ikastaroetan ikasitakoa praktikan jarri ahal izan dute.

10:50ean su-alarma piztu da eraikinaren sotoan sutea zela-eta. Bertan, aroztegia dago eta barniza emateko produktuak gordetzen dira, eta guztiak sukoiak dira. Udaltzaingoak, Su-hiltzaileek, DYA-k eta institutuak berak interbentzioan lan egiten duten zerbitzu guztien koordinazioa proban jarri dute.

Horrenbestez, Udaltzaingoak segurtasunaz arduratu da eta sarrerak eta irteerak kontrolatu ditu eta trafikoa zuzendu du. Su-hiltzaileek sutea itzali dute, biktimak eraikinetik atera dituzte, eta sotoa aireztatu dute - ke teknikoa erabili da ariketa errealagoa egiteko -. DYAk kanpainako ospitalea jarri du eta zaurituak atenditu ditu. Easo Politeknikoko ikasleek eraikinaren ebakuazioan parte hartu dute eta, horrenbestez, larrialdiak kudeatzeko ikastaroetan ikasitakoa praktikan jarri dute.

Hiritarren Segurtasuna eta Babes Zibileko zinegotzi Martin Ibabek honakoa azpimarratu du: "Oso garrantzitsua da koordinazioa horrelako larrialdi bati aurre egiteko".

Horiek horrela, Ibabek esan du, horrelako ariketek ondo egiten dutena eta dituzten gabeziak ikusteko aukera ematen dietela. Eta horiek guztiak aztertuko dituzten maiatzaren 18an eta 19an egingo dituzten jardunaldietan. Bertan, larrialdi zerbitzuetako hainbat langilek ezagutzak partekatuko dituzte, bereziki, larrialdiari aurre egiterakoan ikusten ez dituzten arrisku eta emergentziei buruz. Eta helburua da, lana hobetzea.

Ke tailerrak ikastetxeekin

Gainera, bihar eta ostirala artean Santo Tomas Lizeoko, Santa Teresa Ikastetxeko eta Ekintzako 200 ikaslek keari buruzko tailerretan parte hartuko dute.

Tailerrak garatuko dira UPV/EHUko Joxe Mari Korta eraikinaren kanpoaldean eraikitako etxetxo batean. Bertan, Su-hiltzaileek ikasleei erakutsiko diete nola aurre egin kea egon daitezkeen hainbat egoeratan. Era berean, DYAk suspertze teknikak erakutsiko dizkie.

2017/05/15-an argitaratua